Nahiz eta badakigun antzina Egipton,
Mesopotamian, geroago Grezian … ariketa egiteko beharra eta zaletasuna zegoela,
gaur egun ezagutzen dugun kirola, kirol modernoa deiturikoa, Ingalaterran sortu
zela esan dezakegu, XVIII.mendean .
Garai hartan, Industria iraultzaren aurreko
urteetan Ingalaterrako goi klaseek euren
denbora librean bertoko hainbat joko tradizional praktikatzeko joera handia
zuten, eta zaldien lasterketak, borrokak … egiteko ere bazuten ohiturarik. Joko
hauetatik eratorriak dira, hain zuzen ere, gaur egungo kirolak.
Pikanaka-pixkanaka, joko hauek eraldatzen eta garatzen joan ziren, garaiko
gizartearen nahien eta beharren eta garaiko egoeraren arabera, eta garapen
prozesu horren ondorio izan dira kirolak, nolabait esateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario