EUROPA
GIZARTEA:1960. urtean, Lurralde Petrolio Esportatzailea sortu zen, sorrera honek Europako ekonomiari zuzenean eragin zion. Urte bat geroago, Berlineko harresia eraiki zen, honek hiria fisikoki banatu zuen; Mendebaldeko Berlin inguratzen zuenez, mendebaldeko sektoreak “irla” bat bilakatu ziren AEDren barnean. Bi zati alemaniarrak mugatzen zituen muga izatetik Europako Ekonomia (aurrerako Europar Batasuna izango zena) eta Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseiluaren, OTAN eta Varsoviako Itunaren, eta Gerra Hotzean aurka egiten ari ziren ideologia politikoen arteko muga izatera igaro zen. Berlingo harresiak, beraz, ekialdeko zatiko gobernuburuen mesede, langile eta atzerritar sozialisten ihes egitea saihestea izango zuen helburu, hauek isolatuz.
1962an Kubako misilen krisia gauzatu zen, 1962an Kubako eta Sobietar Batasuneko gobernuek misil nuklearrak paratu zituzten Kuban. Estatu Batuetako inteligentzia militarrak armak topatu zituenean, AEB etako gobernua ahalegindu zen misilak handik mugiarazten. Urriaren 28an John F.Kennedy AEBetako presidenteak eta U Thant NBEko buruak hitzarmena lortu zuten sobietarrekin ez inbaditzeko itun baten truke. Urte bat geroago Kennedy presidentea asesinatu egin zuten.
1968an Martin Luther King asesinatu zuten, 1968an, martz batean parte hartzeko zorian zela, Memphis, Tennesseen, tirokatuta hil zen. Urte bete beranduago, Neil Armstrong ilargira iritsi zen lehen aldiz.
1973an, petrolioaren krisia izan zen, hau da, Egiptok eta Siriak osatutako koalizio arabiar batek lurralde israeldarra eraso zuen gainerako herrialde islamiarren laguntzarekin. Israelek bat-bateko laguntza militarra jaso zuen Estatu Batuengandik eta Europa mendebaldarrak bere aldetik, gatazkan nahastu gabe, isilean Israelen alde egin zuen.
KIROLA: 1960. urte inguruan izandako ekonomia susperraldiari esker, kirola gehiago sustatu zen batez ere hirietan instalazioak gehituz etabar. Naturako kirol klasikoak ere gailendu ziren gutxinaka eta automobilaren populazioak ematen zuen errestasuna aprobetxatzen zuten maiz biztanleek.
1970. urte inguruan, Gobernuak kirolen garapen teknikorako eta hura ikertzeko zentroak ireki zituen, arrakasta handia lortuz. Beste alde batetik, goi errendimenduko kiroletako entrenamendua kritikatu zuten autoritarismoaren kontrako ideologia batek bultzatuta. Guzti honek gazteen kiroletan eragin zuen, eta federazioen antolaketatik kanpo dauden ekialdeko praktika lehunak gailendu ziren: yoga, meditazioa... Arte martzialak ere bere pisua hartu zuten gehien bat hirietan “Aerobic” eta “fittness”-a ere garatu egin ziren.
ESPAINIA:
GIZARTEA:
1960 tik 75 erarte diktadura frankista zegoen Espainian, Franco ‘’El Caudillo’’-ren agindupean, Gerra zibila amaitu zenetik (1939) bera hil arte (1975).
60. hamarkadan eta 70. hamarkada hasieran egoera ekonomikoa nahiko hobetu zen (desarrollismo ekonomikoa), honen arduradun izan zen sortu berri zen ‘erdi klasea, baina dena ez zen ain polita izan, justo aurkakoa. Gizartearen eskubide politiko eta pertsonalak ia denak desagertu egin ziren, honela gizartea oso iluna eginez. Nahiz eta, 60.hamarkadan (21 urteko diktadura eta gero), lehen mobilizazio eta manifestazioak hasi ziren (ez zen gizakiaren eskubidea euren iritzia ematea eta gutxiago publikoki), gehienbat langile eta ikasleak izan ziren aldaketaren alde gogor jo zutenak.
Esan bezala, ekonomikoki Espainiak zeozer hobetzen zihoan. Zeren eta, industrilizazioaren hasierarekin, gizartea hirietako industrialdetan bizitzen hasi zen bertan lana zegoelako, honek bi ondorio ekarri zituelarik. Lehena positiboa, kanpoko herrialdetako beste industriak espainiako merkatuak parte hartzen hasi ziren zituen prezio baxuengaitik. Baina bestetik, prezioak baxuak zirenez, espainiako proletargoaren klasea gero eta afektatuagoa ikusten hasi zen, goi klaseko jendetatik urrunduz oraindik gehiago euren egoera ekonomikoak.
Gainera inmigrazio tasak gero eta altuagoak ziren Espainian lana egitera zetozelako beste herrialdeetan lanik ez zutenak (nahiz eta, baliabide eskasetan egiten zen lan). Honek poblazioa izugarri handiagoa bilakatu zuen, beraz etxe gehiago sortzen hasi ziren (etxearen prezioa jeitsiz), eta prestazio sanitarioak nabarmen hobetu ziren. Gizarte kontsumitzailea bilakatzen hasi zen Espainia, duela hamar urte oso rurala zen bitartean.
KIROLA :
50. hamarkadan bukaeran erregimenak ikuspuntua aldatu zuen eta kirola behar publiko bezela ikusten hasi zen. 60. hamarkadatik aurrera, kirola hezkuntzako programazioaren funtsezko oinarri bat bilakatu zen.
1963/1964 ikasturtean, “Juegos Escolares Nacionales” sozialki onartu zen, eta eskolak, klub antzeko batzuk b ihurtu ziren. Baina ez ziren lortu nai ziren efektuak politikoki izan ere kirolaren eredukia gutxi pedagogikoa zen azaltzen zen konpetibitatearengaitik, trebeenak soilik lehiatzen baitziren gainerakoak baztertuz, emakumeen partizipazioa urria zen...
Erregimen Frankistak, beste toki batzuetako arrakasta erabili zuen, ezagunena “Scout” mugimendua izan zen. Mugimendu hau, elizaren bitartez sartu zen Espainian, eta “Falanges Juveniles de Franco”-koek honetaz baliatu ziren Espiritu Nazionalaren Formazioa ezartzeko, osagai ideologiko eta militar bat ezarriz.
Emakumeari, frankismo garaian helburu garbi eta zehatz bat ezarri zitzaion: bere seme-alamak eta gizonak zaintzeaz gain etxeko gauzetaz arduratzea. “Sección Femenina” deitzen zen Primo Riveraren jarraitzaile matxistek neska gazteak beste era bateko jarduerak egitera bultzatu zituzten.
Luis Agostik, emakumearentzat doitutako sistema metodologiko bat asmatu zuen 3 puntu nagusirekin: dantza, gimnasia eta joko kirolak.
Estatuarenfinantziazio ezak eta taldearen estruktura zaharkituarengaitik,emakumeek ez zuten kirolaren arloan progresiorik izan. Horregaitik, 60. hamarkadaren amaieran ez dira ageri emakume kirolari baten adibide garbirik.
EUSKAL HERRIA
GIZARTEA:
Nafarroa eta Euskal Herria izan ziren Espainian izan 60. hamarkadan izan zen aldaketaren erantzulee garrantzitsuenetako batzuk, izan ere, garai horretan 20. mendeko aldaketa ezanguratzuena gauzatu zen ekonomia eta gizarte aldetik. 1960. urtean, izugarrisko garapena izan zen, industrializazioa asko garatu zen, hirietako jende kopurua izugarri handitu zen, turismoak ere bere pisua hartu zuen... Horren ondorioz, 1970. urterako, Euskal Herria ia ez zen herrialde ez-garatu bat, guztiz kontrakoa baizik, gizarte moderno eta dinamikoa bilakatu zen. Aldaketa horiek historian zehar Euskal Herrian egondako ildoa apurtu zuten.
GARAPENAREN URTEAK:
Espainiako ekonomiaren aldaketaren sorrera, 1959. urtean inposaturiko Estabilizazio planaren bidez gauzatua izan zen, baina Euskal Herriaren garapena ez dator bat estatuak izan zuenarekin, nahiz eta Arabar eta Nafarroarentzat diputazioen akzioak garrantzitsuak ian ziren industriaren garpena sustatzeko. Industriaren Instituto Nazionalak, arrantzarekin lotutako enpresak jarri zituen abian, hala nola: Bilboko ibaian eraiki ziren Euskalduna eta La Naval, eta Araban eta Nafarroan jarri ziren beste batzuk.
Garapenaren urteak itzelak izan ziren, izan ere, Euskal Herriko produktua (Produkto Interno Bruto) hirukoiztu egin baitzen 1960tik 1973ra, Araban eta Nafarroan garapen handiago izan zen Bizkaia eta Gipuzkoan baino. Bizkoiko astileroen produkzioak erritmo onean jarraitu zuen 1974-1975 urteraino.
Bilboko portuak izugarrizko onurak izan zituen garai hartan, eta Bizkaiako etorkizunerako izango ziren inbertsioak egin zituzten. Garrantzitsuenetako bat, 1968an Somorrostron (portuaren ahotik hurbil zegoen leku bat) jarri zuten petrolioaren proiektua izan zen. “Petróleos del Norte S.A” edo Petronor izenez ezagutua zen indutria horrek urtero 10 milioi petrolio tonelada banatzeko kapazitatea zuen.
Gipuzkoan berriz, garapena desberdina izan zen. Papelaren eta sektore kimikoko industriak izan zuten arrakasta azpimarratzekoa da, baina ekonomikoki lurralde honi gehien eman zion sektorea metalgintza izan zen.
Kooperatibak ere éxito eta garapen handia eduki zuten,izan ere, Arrasateko Kooperatibak nazioartean izena edukitzea lortu zuen, Eroskik berriz kontsumozko kooperatiba bat bihurtu zen eta Fagor fabrika Estatu mailan erreferentziatzat hartua zegoen.
Urte haietan Araban ere enpresa asko sortu ziren 1300 inguru, haietatik %80a Gasteizko inguruan kokatzen zen. Guztia ondo antolatua zegoen Gasteizko udaletxea eta Arabako Diputazioaren bidez, eta gailendu ziren sektoreak metalurgia, sektore kimikoa eta eraikinen konstrukzioa izan ziren.
Esan beharra dago, 60ko hamarkadako ekonomiaren garapena izugarria izan zela, baina desoreka eta kontradizio egoerak ere egon ziren bitartean. Lehenengoz, garapena gauzatzeko egin beharrekoak naturan sortzen zuen eragina kontutan izan gabe egin ziren , eta horregaitik Barakaldo, Sestao eta Bilboko moduko ibaiak kontaminatuak geratu ziren.
Bigarrenez, sektore soil batzuetan bakarrik garatu oinarritu ziren gehien bat, metalurgia eta sektore kimikoa izan baitziren inbertsioen %60-70 inguru. Azkenik, garai horretan sortutako enpresak txikiak eta asko ziren, orduan ez zeukaten beste esparru batzuetako enpresa handiekin lehiatzeko aukerarik.
Ekonomiaren garapena 1960. urtetik 1974. urtera luzatu zen gutxi gora-behera, eta poblazioa 1773.696 biztanle izatetik 2,5 milioi izatera igaro zen.
1968. urtean, Parisen “Mayo del 68” gauzatzen zen bitartean, Euskal Herrian ETA-ko (Euskadi Ta Askatasuna) kideak atentatuak gauzatu zituzten. ETA-ko Biltzar Nagusiaren agindupean Donostiako (Meliton Manzanas) eta Bilboko brigada politiko-sozialetako jefeak hil zituzten.
- KIROLA:
1962. urtean, saskibaloiko lehen euskal liga jokatu zen, eta finalean bi partida jokatu zituzten Aguílas eta Atletico de San Sebastian taldeek. Urte berean, eskubaloiko lehen talde euskalduna sortu zen Bidasoa izenarekin, irundar eskubaloi zale batzuek osatua.
1963. urtean, “Bilboko jesusen Bihotzeko” saskibaloiko taldeak Espainiako eskola-txapelduna izatea lortu zuten emakumezkoek, eta horren ostean, FISEC izeneko Irakaskuntza Katolikoko Nazioarteko Kirol Federazioaren jokoetan txapeldunak izan ziren.
Euskal beisbolaren historia ere komentatu beharra dago, izan ere, 1965eko urtarrilaren 25etik 29ra Torrejango hegazkin-basean beisbolaren hobetzeko ikastaro bat eman zuten AEB-etako XVI. Aire Indarreko soldaduentzat. Horrela, ekintza txikien bitartez, Euskal Herriko beisbolak hazten jarraitzen zuen jokalari kopuruari eta kalitateari dagokionez.
1967ko urrian beisboleko S.D. Iturrigorri taldea Madrilera joan zen El Picadero (kataluniako txapelduna) eta El Corte Ingles (Gaztelako txapelduna) taldeen aurka jokatzeko, baina ez zuten garaipena lortu.
Hurrengo urteetan hainbat talde nabarmendu ziren saskibaloian Sphaira, Kas-Vitoria (1965. urtean), Baskonia (69-70 urteetan sortua, gaur egun ere izugarrizko mailan eusten du). Geroxeago, Baskonia “Tau Ceramica” bilakatu zen. 70 hamarkadako azkenetan, Nafarroan Errege Kopako azken fasea jokatu zen, Bartzelona izan zen garailea El Templo-ri gailenduz.
Amaitzeko, 69-70. urtean ohorezko mailara igo zen bidasoa nahiz eta urte gutxitan 75-76. denboraldian jeitsi. Elgorriagaren laguntza ekonomikoaren bitartez, Elgorriaga-Bidasoa sortu zen eta urrezko urteak etorri ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario