domingo, 10 de mayo de 2015

Kirolaren hedapen soziala, Espainian eta Euskal Herrian gerren arteko periodoan (bereiztu 20. hamarkada eta 1931-1938 aldia)

Testuinguru historiko orokorrarekin hasteko, lehenik eta behin 20.hamarkadarekin hasiko gara:
Lehen Mundu Gerraren amaiera eta New Yorkeko burtsaren “krak”-a neurtzen zuen periodoa kontraesanez betea zegoen. Alde batetik, gerraren amaierak ez zuen europeoen penuria sentimenduarekin bukatu, non beraien ekonomien berreraikuntzan zentratuak zeuden. Beste alde batetik, Estatu Batuak aurrekaririk gabeko oparotasun batean bilakatu zen hazkunde-ziklo bat hasi zuten. Hala ere, eta zoritxarrez, agerpen hau anbiguotasunez betea zegoen. Amarkadaren amaierara aldera hazkunde-ziklo hura bortizki hautsi zen, krisiari lekua emanez, zeinen erreperkutsioak kapitalista guztiei hunkitu ziena.
I. Mundu Gerrak, Bigarren Industria Iraultzan hasitako aldaketen apurketa suposatu zuen, eta bere eraginak nabaritu egin ziren:
        -Nazioarteko merkatarien truquearen desartikulazioa.
-Estatuen ekonomian gehiegizko parte-hartzea eta XIX. mendeko liberalismo ekonomiko tipikoaren desagertzea.
-Produkzio industrialaren egokitzea gerra beharretara
-Inflazio indartsu baten sorrera, estatuen diru-erreserben errekurtsoagatik.
Gatazka amaitu ostean, beharrezkoa zen gerran iraulia zegoen ekonomia bat, bakean iraulitako batean bersortzea. Helburu hori lortzeko bidea zailtasunez beterik egon zen.
Hasiera batean, europako herrialdeak, gatazkarengatik gehien kaltetutakoak, aireratze saiakera lotsati bat saiatu zuten egiten, baina berreskurapen horrek berehala izan zuen geldiunea.
1924ean, nazioarteko ekonomiaren berraktibazioa eman zen berriro ere. Gertakari honen salbuespena Estatu Batuek egin zuten; izan ere, munduko potentzia garrantzitsuena izaten atera baitziren gerratik. Gatazkan zehar, lehengaien, elikagaien eta fabrikatutako ondasunen hornitzaileak bilakatu ziren, eta horrekin batera, beraien aliatuen hartzekodun.
Gerraostean zehar, funtsezko papel ekonomikoa izaten jarraitu zuten (Estatu Batuek). Europak 10.000 milioi dolarreko zorra zien. Eta egoera honek hamarkada honen, (“felices años veinte”) amaierara arte jarraitu zuen.
Ondorengo periodoari, 1931-1938koari dagokionez:
1920ko hamarkada alaiak, 30eko laiotzezko hamarkadari uzten dio lekua. 1929an Estatu Batuetako burtsaren “krak”-ak, eta horrek ondorengo urteetan utzitako ekonomia krisiak, Estatu Batuetako eta Espainiako gizartea depresio handi batean sartuko du. Aurrekoari, Europan erregimen totalitarioen agerpena gehitu behar zaio (Italian, Espainian eta Errusian). Aurreko arrazoi guztien ondorioz, Bigarren Mundu Gerra hasiko da.
Espainian, eta nazioarteko egoerari dagokionez ezberdintzen dituen berezitasunekin (neutralitatea gerran, atzerapen ekonomikoa, gatazka sozialak, nekazal egoera…), etapa historikoak koordenada europeoen barruan mantentzen dia. 1920ko hamarkadan zehar (Primo de Riveraren Diktadurarekin (1923tik 1930era arte) bat eginez), oparotasun eta garapen ziklo orokor berri bat hasten da. “Esperantza urteak” deiturikoak dira.
Bigarren momentu batean, 1930 eta 1936 bitartean, eta “krisi handiaren” itzalpean, gertakari politiko handien hauspeatzeak (monarkiaren amaiera Alfontso XIII.arekin, eta II. Errepublikaren sorrera), eta liskar sozialak, Gerra Zibilaren hasiera ekarriko dute.
Behin testuinguru orokorra azalduta, etapa honetan zentratzeko, kirolaren hedapen geografikoaz gain, bere hedapen sozialean zentratuko gara gehienbat. Horretarako sarrera bat egingo dugu, orokorrean, etapa honetan kokatzeko eta zer gertatu zen jakiteko. Horretaz gain, oso garrantzitsua da garai honen aurrekariak ere pixka bat azaltzea, gertatu zena ondo ulertzeko.  Garai honetako gertakaririk garrantzitsuena. kirolaren hedapena izan zen.
Honakoak dira hedapenaren alde jo zituzten baldintzak:
-Aldez aurretik zegoen tradizio bikoitzari esker, errez hedatu zen Ingalaterrako klase popularren artean: alde batetik, joko tradizional eta popularrak, eta, bestetik, XVIII. mendean patronished sport delakoarekin sortu ziren kirol praktika eta ikuskizun modalitateak (cricket  partidak, zaldi lasterketak, boxeoa…). Eskubaloiaren kasua lotu genezake atal honetan; izan ere, garai honek bere sorrerarekin bat egin baitzuen. Nahiz eta aurretik jada kirol hau asmatua egon, gimnastak entrenatzeko osagai gisa erabili zen, eta ondoren, gaurko saskibaloiaren ezaugarri asko zituen kirola asmatu zuten. Baina, esan dezakegu, garai honetan hasi zela gaur egun ezagutzen dugun eskubaloia. 1909. urtean hain zuzen, Carl Schelenek  futbola oinarritzat edukita, Handball (Eskubaloia) deituriko kirola ‘’asmatu’’ zuen, futbolaren berdina zela (zelaia, taldekide kopurua…) baina bakarrik aldagai bat zuena: kirol honetan baloia eskuarekin eramaten zen.
- Europan XIX. mendean zehar hasieran kirolari contra egiten zioten tiro-elkarteak, eskrima-gelak eta gimnasia-elkarteak eratu ziren.  Hala ere, horietako asko kirol klub bihurtu ziren, hainbat diziplinetako sailekin.
- Masa-gizartearen eragina eta atentzioa lortzeko, erakunde sozial eta politikoek jarduera fisikoak antolatzen zituzten bazkide, afiliatu edo partehartzaileak erakarriz.
- Beste agerpen garrantzitsu bat garraiobideena izan zen. Ordura arte tadeek arazo  handiak zituzten txapelketetara joateko. Trenak, tranbiak, automobilak… agerpenak asko lagundu zuen zentzu horretan.

-Komunikabideen agerpena ere oso garrantzitsua izan zen (telegrafoa, telefonoa, prentsa, irratia…). Horrela, emaitzak zelaietatik oso azkar zabaltzen ziren eta beraz, horien sorrerak apostu-bulegoak irekitzea suposatu zuen. Ondorioz, kirol prentsa azkar garatu zen. Horrela sartu zen boleibola europan. 1914an iritsi zen Britainia Handian zehar; Espainian 1920an agertu zen eta hasieran Kataluniako kostaldean jokatzen zen. Afrikarako hedapenaren lehen aipamena 1923koa da. Kalkuluen arabera, 1916an AEBetan bakarrik 200.000 jokalari ziren, eta 1919an boleiboleko 16.000 baloi banatu ziren AEBen indar espedizionarioen artean.
Kirol praktika eta kirol ikuskizuna gizarte-klase baxuetan zabaldu zen, eta horrek kirol batzuen profesionalizazioa ekarri zuen (futbolean, adibidez). Beste batzuetan bi lehiaketa-eremu paraleloak sortu edo bereiztu izan ziren (profesionala eta amateurra), bai amateurrago ziren kiroletan (errugbya, atletismoa…)  bai eta profesionalduenetan ere (boxeo, euskal pilota eta txirrindularitza amateurra sortuz, adibidez) .
Europan zabaltzerakoan, kirola dibertsifikatu egin zen. Alde batetik, korronte printzipala zegoen: “kirol burgesa”. Tokian tokiko burgesek osatutako klubetan oinarritzen zen. Hala ere ez ziren klub politiko bezala definitzen, soilik kiroleko bezala aurkezten ziren, beste ideologiarik gabe. Hasieran kirol ezberdin asko barnehartzen zituzten klubak ziren, kirol diziplina ezberdinak sail espezifikoetan antolatuz.
Paraleloki, kirol bakarreko klubak agertzen dira, batez ere futbolean,  txirrindularitzan eta mendizaletasunean (txango eta mendi elkarteak). Klub burges horiek izango dira mugimendu olinpikoarekin lotuko diren kirol bakarreko federakunde nazionalen oinarria. Pixkanaka, elkarte hauen oinarri soziala  gizarte-klase ertainetara eta, geroago, klase baxukoaren goi gerusetara hedatuko da. Burgeseria handiak, berriz, kirol eta klub elitistenean bilatuko du babesa (golf, tennis, yatching...) .
Beste aldetik, kirol askotako klubak sortu ziren, honako mugimendu hauei lotuta:
-Burgeseriaren erreformismo soziala: burgueseriak, elkarte erlijiosoen laguntzaz, langileen egoera soziala leundu beharra ikusi zuen, eta  behe mailakoak gero eta garrantzizkoagoa zen langile mugimenduaren eraginetik urrundu nahi zituen.
-Langileen mugimendua: hasieran kirola errefuxatu bazuen ere, mendearen bigarren hamarkadetatik aurrera kirola bereganatzen du, nazio mailako eta nazioarteko elkarteak sortuz (Ganteko Kirol Nazioartekoa 1913an; Lucernako Kirol “Nazioartekoa” hau da, Langileen Nazioarteko Kirol-Elkartea– 1920an, eta komunisten SportIntern-a 1921ean) eta langile-olinpiadak eta herri-olinpiadak antolatuz. Olinpiada popularren eredua Joko Olinpikoen kontra-eredua zen: kulturarekin lotuagoak zeuden, programan talde handietako lankidetza jarduerak zeuden, eta masen partehartzea bilatzen zuten kirol maila guztietako kirolariak parte har zezaten, ez bakarrik hoberenak.
-Mugimendu nazionalistak:   Sokol-aren  (1862) eta  Maccabi-aren (1898) aurrekariekin (Alemanian sortu zen Turner mugimendutik bereiztu ziren elkarte abertzale tzekiar eta judutarra –hurrenez hurren), bereziki garrantzizkoa izan zen Irlandako Gaelic Athletic Association (1884). Euskal Herrian EAJ-k Euzko Gaztedia (1904) bere mendigoizaleen taldeekin (1908) eta Bilbaoko Centro Vasco Gimnástico y Sportivo-a eratu zituen (1911).
-Elkarte kulturalek, feministek, naturalistek, nudistek (Alemaniako Frei Korper Kultur – Gorputz Kultura Askea, 1898), etc. beraien kirol klubak eta federakundeak ere sortu zituzten.
Adibidez, Frantzian kirol burguesa 1889an sortutako Union des Sociétés Françaises de Sports Athlétiques (USFSA) delakoak ordezkatuta zegoen, Pierre de Coubertin eta G. de Saint Clair-en buruzagitzapean. 1903an Elizaren eraginpean zegoen Fédération Gymnastique et Sportive des Patronages de France (FGSPF) sortzen da, 1908an  Fédération Sportive Athlétique Socialiste (FSAS) delakoa eta 1917an  Fédération des Societés Sportives Féminine de France edo, 1938an Office du Sport Scolaire et Universitaire (OSSU) izenekoa.
Kirol mugimedu eta federakunde aniztasun hori Bigarren Mundu Gerraren ostean asko murriztu zen. Gobernu faszista, nazi eta frankistek kirolaren antolaketa estatuaren menpean jarri zuten, horretarako Kirol Ordezkari Nazional bat izendatuz. Ordezkaria kirol bakarreko federazioen presidenteen buru zen, eta gainerako federazioak galarari zituzten (politikoak, emakumezkoenak, naturistak…). Naziek antolatutako 1936ko Berlingo JJOOek kirolaren garrantzia politikoa demostratu zuten, eta II Mundu Gerraren ostean Europako estatuek gero eta gehiago eskuhartze handiago izan zuten zuzenean kirolaren antolamenduan, federazio klasikoei (nazioartekoen partaide zirenei, hain zuzen ere) ofizialtasuna ematen.
Hauetaz guztiaz gain, aipagarria da, orokorrean XX.mendean eta bereziki etapa honetan gizartean kirola eta zinemak eragin handia izan zuela. Arlo sozialean oso garrantzitsuak izan ziren. Kirola eta zinema izan dira XX.mendean zehar masen artean jarduera kultural eta entretenimenduzko potenteenak.
Lehen Gerraren amaierak hegazkin askoren soberakina suposatu zuen; izan ere, gerrarako borrokatzeko erabili baitziren eta, itxuraz, ez zuen bestelako erabilerarik ondorengo lasaitasunezko urteetan. Hori dela eta, pilotu zibilak hegazkin hauetako asko eskuratzen hasi ziren, abiadurazko lehiaketetara, akrobazietara edo trabesia luzeetarako beraien hegazkinaren erresistentzia probatzera eskeini nahi zutenak.
Abiazioak, beraz, bere lehenengoetako nortasunaren zati bat eskuratu zuen: kirola eta abentura. Lehenengo planura itzuli ziren baita ere prentsak eskeinitako sariak iraupen luzeko hegaldiei, bai eta beste sari batzuk industrialek iragarkitakoak. Horien artean, Jacques Scheider frantsesarenak, hidrohegazkinen garapena sustatzeko deitua, gutxienez 150 millako lasterketa batean parte hartzeko helburuarekin. Garaiko txapelketarik garrantzitsuena izan zen. Lehiaketa eta erakusketekin batera, abiazio zibila bidaiarien garraiora eskeini zen.
Espainiari dagokionez, aurrerago zenbait gauza aipatu izan arren, zera da gertatu zena garai honetan kirolarekin, orokorrean:
1910 eta 1936/39 bitartean (berrezarkuntzaren amaiera, Primo de Rivera eta 2. Errepublika garaian) kirol ikuskizunetan (futbola txirrindularitza eta boxeoa gehienbat) oinarritutako hirietako kirol aisiaren elkarte eta parte hartzaile kopurua handitu zen. Errepublikarekin klase herrikoiaren artean kirola praktikatzea zabaldu zen.
Kirol ohitura berriak sartzeko unea hirien eraldatzea, modernizazioa eta merkataritza nahiz industria burgesiaren garapenarekin etorri zen.
Espainia berandu lotzen da kirol fenomenoarekin (beste herriekin konparatuz)
Kirol modernoa elkarteen bidez eta hezkuntza bidez sartu egin zen (modu ahulez honetan):
-Kirol elkarte pribatuak sortu ziren
-Kirola hirietan eman zen soziabilizatzeko balio zuen besteak beste
-Gimnasilekua soziabilitate esparrua  zen erregenerazionistentzat, futbola herritarren identitateak garatu zituen eta bizikleta industriaren modernitatea islatzen zuen.
-1915 tik aurrera: kirola hirietako masen aisialdia zen. I. Mundu Gerraren aldaketak positiboki eragin zuten ekonomiko, sozial eta kulturalean.
Espainiari dagokionez, garrantzitsuena etapa honetan aurretik aipatutako kirolaren modernizazioa gertatu zela izan zen.

MODERNIZAZIO FAKTOREAK:

Kirol entitateko sorrera eta hedapena.
Entitate berriak sortzen dira. Asoziazionismoaren garapena mailakatu egiten da sozietate zibilarekin, zein indibidualismo zorrotza baztertzen du antolatutako egitura sozial bat eraikitzeko klase-interesetako giza elkarte oinarriaren, profesionalen, intelektualen edo aisiaren gozameneko espezialitateen gainean, kirolaren kasua denez gero.

Kirolaren sendotzea fenomeno publiko bezala.
Fenomeno honetan prentsak eragin handia izan zuen, iritzi publikoa sortaraziz eta kirolaren inguruan eztabaidatuz, bere eraikuntzan eta normalizazioan eraginez.
Espainiako kirolaren garapena modernizazio ekonomikoarekin dago lotuta 1936rarte. Beraz garapen ezberdinak ematen dira sozialki eta erdi mailakoen hazkuntza ugari nabarmentzen da, ondorioz penintsulako lehen kirol sistema sortzen dute.
Beraien egoera txarra aldatu eta gero, 1920 hasieran, langileak sartzen hasiko dira kirol munduan. Honekin batera, klase guztietako pertsonak denbora libreak duen garrantziaz ohartzen hasten dira eta ondorioz, garrantzia handia ematen diote. Kirol batzuk garestiak direnez, jende gutxiagok praktikatuko du (tenis-a esaterako), baina garestiak ez diren kirolak aldiz, jende askok praktikatuak izango dira, besteak beste futbola. Futbolaz gain ere, saskibaloiaren kasua dago. Kirol hau Espainian 1921. urtean sartu zen Eusebio Millan aita eskolapioaren ekimenaren esker. Honek 1906an misiolari gisa soldadu iparamarikarren uhartea inbaditzean ezagutu zuen, eta gero Bartzelonan ezarri zuen ondoren penintsula guztian zabladuz. 1923an, Espainiako Federazio Nazionala sortu zen.
Euskal Herriko kasuan, pelota izan zen gehien jokatua. Beraz honekin lortu zuten sektore ekonomiko berri bat, kirolean oinarritua hain zuzen ere.
1915-1930 federazioen lehen sorrerak ematen dira Espainian, gehien bat kataluñarengatik.
Penintsulan futbolean jokatzen zutenak asko ziren, 705 talde zeuden federazio ezberdinetan, 14100 jokalari gutxi gora behera,  hauetatik %57-a Euskal Herria, Asturias eta Kataluñakoak.
Katalanek beraien erdigune industriala erabiltzen dute bertan futbola sendo eraikitzeko, Euskal Herrian antzerakoa egiten da Bilbo inguruetan. Kirolari federatuak 2.000 inguru ziren eta belar naturaleko zelaiak nagusitzen dira. Gipuzkoarekin batera, hau Donostian zentraturik, Euskal Herriko elitea sortzen dute.
Ondorioz izugarrizko garrantzia hartzen du futbolak maila guztietan eta jende guztiengan, sozialki ere indar handia hartuz.

Erakundeen sorrerak:
Erakunde berriak sortzen dira, indibidualizazioa alde batera utziz eta organizazio sozial on bati garrantzia emanez, gizarte klase ezberdinetan; profesionalak, ekonomikoak, intelektualak eta denbora librean espezializatuak, kirolaren kasuan den bezala.

Fenomeno publiko bezala:
Kantitate zein kalitatean zerikusia hartzen du, bizitza sozialaren beste alor batzuetan ere. Denbora librearen beharra eta kirolaren eskaera handia 1930inguruan. Kazetarien eraginez, jendearen iritzi zein debate publikoak sortzen dira kirolaren inguruan, ondorioz, ongi eraikiz eta normalizatuz.
Kirolaren finkatzea fenomeno publiko bezala: Aisialdiaren beharra eta kirolarekiko zegoen eskakizunak egin zuten kirola finkatzea XX. mendearen lehen herenean. Prentsaren laguntza garrantzitsua izan zen baita ere, zeren eta iritzi publikoa eta debateak sortu baitzituen.
Kirolaren instituzionalizazioa: 1901 eta 1936 urteen artean sortu zen Espainiako kirol sistema. Modu honetan modernizatzea lortu zen. Pixkanaka federazioa ezberdinak sortzen hasi ziren adibidez “ Confederación Española de Atletismo” 1918. 1933. Urtean federazioaren definizio zehatza egitea lortu zen.
Kirolaren merkaturatzea: XX. mendearen hasieran aristokratak, burges boteretsuak eta militarrak ziren kirola praktikatzen zutenak. Kirolari ideala tradiziozko ezaugarriz definituta zegoen, hau da, erdiaroko gerlariaren antzekoa zen, garaipenaren hitzaldiarekin lotuta. Mugimendu olinpikoaren ondorioz, amateurismoa sortu zen eta honek bereizgarritasuna adierazten zuen. Futbolaren kasua adierazgarria da zeren eta 1926 profezionalizatu egin zen. Honela, espektakulu handi bat bilakatu zen eta sistema mediatiko bat sortu zuen. Modu honetan lehen kirol enpresak sortu ziren.
Emuladore efektua: Europako beste herrialde batzuetan, Ingalaterran adibidez, biztanleak ordurako espektakulu eta kirol ekitaldietara joaten ziren (rugby edo futbola). Burges eta nobleen artean automobilismoa kirol bezala onartzen hasi ziren eta auto lasterketak bereizgarritasun eta estatusaren sinbolo bilakatu ziren. Modu honetan zaldiak zeukan balore sinbolikoa ordezkatu zuen. Txirrindularitza automobilismoaren kontraposizioa izan zen, gainera erdi klasea kirol esparruan indartzeko baliagarria izan zen.
Esparru espezifikoen eraikuntza: Lehenengo urteetan leku irekietan egiten zen, gero 1910etik aurrera oinarrizko esparruak hasi ziren sortzen. 1912an San Mameseko kirol instalazioak ziren momentuko bikainenak. 1920an lehenengo estadioak sortu ziren, futbolerako gehienbat. 1929an Bartzelonako Montjuic estadioaren eraikuntzak jauzi kualitatibo bat suposatu zuen kirol arkitekturan.
Olinpismoa: 1936 arte Joko Olinpikoetan Espainiaren parte hartzea garrantzi txikikoa izan zen. Prentsa aldiz garrantzitsua izan zen expektatibak sortu zituelako baita iritzi korronteak ere. Gainera, futbolaren extentsioarako garrantzitsua izan zen Amberetan (1920) lortutako zilarrezko domina. Olinpismo mugimentuak Kataluinan, 1916, izan zuen lehenengo agerpena. 1923 sortu zen azkenik Espainiako Komite Olinpikoa, nahiz eta aktibitate gutxi izan Gerra Zibilaren ondorioz. Lehen kontaktu internazionalak federazioek bultzatutakoak izan ziren horren ondorioz. Espainiako futbol selekzioak Ingalaterraren aurakako garaipena Espainiako nazionalitatearen sinbolo bilakatu zen. 1929an izan zen Stadium Metropolitanon 30.000 ikusleren aurrean, emaitza 4-3 izan zen.   

Gizartean izan zuen eraginari dagokionez zera esan dezakegu:
·  1901ean, garaiko sistemaren kontra agertzen ziren ideaiak agertu ziren, jesuiten, klerikalismoaren,  " La Marsellesa", eta " Himno de Riego" ren kontra hain zuzen ere.
·     1900-1936 urteen bitartean, modernizazioaren aldeko ideiak nagusitu ziren klase sozial ezberdinen artean. Hala ere, politikaren aldaketan kontra agertzen ziren ideiak azaldu ziren.
· Kirola, hitzaldi modernoetan agertzen joan zen poliki poliki. Lehenengo etapan zehar    (1915), kirolak bere baitan ez zuen garrantzi handirik, baina osasunaren alderdi garrantzitsu bat bezala azaltzen zen. Modu horretan, bi bide aurkitzen ditugu: alde batetik, medikuek XIX. mendean  osasuntsu egoteko garratzi handia ematen zioten kirolari, bestetik ordea, pedagogian eta hezkuntza arloan eman zen. Arlo honetan " Instituto libre de enseñanza" ko kideek asko lagundu zuten. Modu horretan, aktibitate fisikoa hezkuntzan sartzeko lehen pausoak eman ziren.
·    1900an Espainian sekulako aldaketa egon zen estatuaren funtzionamenduan, izan ere, Arte ederren eta instrukzio publikoaren ministerioa sortu zen.
·   Ideia berritzaileek, jarduera fisikoaren alde egiten zuten, gainera, Primo de Riveraren garaian jarduera fisikoaren garapena eman zen, baina oso modu txikian, izan ere, Primo de Riveraren garaia oso laburra izan zen.
·   XX.mendean ordea, jarduera fisikoaren inguruko idea berri bat nagusitu zen, klasista eta baztertzailea. Gentelman baten antzera jarduten zuten aristokratek, hainbesterako zen, non futbola baztertzen zuten, izan ere, futbola herriaren kirol basatia bezala ikusten zuten.
· Espainiako ejerzituan ez zen jarduera fisikoa lantzen eta hori ondoren asko nabarmendu zen, hala nola, Kubako eta Marruekoseko gerretn ikusi zen bezala.
·  Pirineoen beste aldean zegoen jendearekin nolabaiteko harremana ezarri zen, hiru pertsonai ezberdin bereizten ziren: burgesa(hitzaldi erregeneratzaileetan parte hartuz), bidaiaria ( munduan zehar bidaia ezberdinak egin dituena) eta atzerritar profesionala ( bere klaseko jendearekin erlazionatuz).
·    Espainiako kirola 1936 arte garapen modernizatzailearekin estuki lotuta dago.

ELITE ETA MASEN ARTEAN, 1870-1939 (bai Espainian eta bai Euskal Herrian ere
antzeko eragina izan zuen gizartean):

Bigarrenez, eta agian modernizazioaren elementurik esanguratsuena izan daiteke, zerbitzu-sektorearen hazkunde ia esponentzialera goaz. Hain zuzen ere, garai honetan ekonomia-hazkundea estimulatzen duen nazio-monetako lehen banku-sistema eraikitzen da. Hirugarrenez, nekazaritzak nekazaritza-produktua handitzen duten aldaketak esperimentatzen ditu. Laugarrenez, kanpoko sektoreak jarduerako etengabeko gehikuntza bizi du berriz; emaitza nazio-errentako sostengatutako hazkunde bat da.

Gehikuntza ekonomikoak bere ondoriozko eragin sozialak sortzen ditu. Ematen den lehenengo ondorioa erdiko gizarte-mailen hazkundea da, 1930an erdiko gizarte-maila bikoiztu zen mundu urbanoarekin batera. Beraz, ez da harritzekoa Herriaren kiroletako lehen sistemako hartzaileak gizarte-maila ertainak izatea.

Kirolean langileen altxatzea, batez ere, hogei urteen hasieratik gertatuko da. Hiri-populazioaren aurrerapenak gizarte konplexuago eta autonomoagoaren osaera azpimarratzen du bere erabaki-hartzean, beraz, natura politiko, ekonomiko, sozial edo kulturalaren eskari berriak adierazteko ahalmen araztuagoarekin.
Bere eskarien artean, lanari denbora osoa eskainitutako denboraren murrizketa orokorrak aisialdiko soberakina eragiten du. Aisiako industria jaio berria da.
Kirol praktikari dagokionez, bere kostua kontuan izatea komeni da. Badaude kirol garestiak ( poloa, tenisa…) eta kirol merkeagoak, futbola besteen artean.

Bikaintasunagatik hiru masa kirolak, futbola, txirrindularitza eta boxeoa izan ziren. Urrutitik pilota kokatzen zen, kirol honen praktika Euskal herrian nabarmentzen zen.
Guzti hauek aisiako industria handiagotu zuten.
Katalunia kanpokotik inportatzen ziren kirol berrietako barreiatzaile nagusia izan zen; eta Katalunia baino, Bartzelona izan zen. Bertan agertu zen kiroletako lehen ehuna, baita lehenengo asoziazio sareak ere. Hauek kirolaren eta politikaren arteko elkarrizketak mantentzen zituzten. Sare asoziatibo honek federazio espainiar desberdinen osaketa erraztuko luke 1915 eta 1930 urteen bitartean. Honekin lotuta kriketaren kasua daukagu. Espainia osoan, Llodion daude kirol honen lehen aztarnak 1918.urtean. Honetaz geroztik badaude beste herri batzuetan (Gijon, Getafe…) beste partido batzuen erreferentziak, bai talde mixtoetan bai sexuen bitartez desberdinduako taldeetan.
Kirolaren eta nazionalismoaren arteko erlazioa bere maximora heldu zen 1920ko hamarkadan FC Bartzelonarekin, Primo de Rivera-ren diktaduran zehar batez ere.
Futbola gozatu zuen sendotze bizkorragatik, bere ezarpena gerra zibila baino lehen planteatzeak garrantzia du; erreferentzia bezala 1926-1928 urteak harturik. Urte hauetan Espainian 705 futbol talde inguru daude, eskualdeko hamabost federazioetan bananduta.
Banaketa geografikoak penintsularen jokalari guztien %57 Katalunia, Euskal Herria eta Asturiasen menpe daudela adierazten digu. Espainia industrialaren eta nekazariaren arteko kontraste nabarmena berriro gertatzen da, baita itsasoko Espainia eta barruko hirien arteko ezberdintasuna ere.
Futbola dagoeneko erabat sozializatua dago. Kataluniak sare dentso bat sortzen du Bartzelonako zonalde industrialean. Horrexegatik kantera Bartzelona eta Españolen artean banatzen dute.
Federazio Bizkaitarrak penintsulako populazio eta futbol praktikaren arteko ratiorik aldekoena eskaintzen du (saskibaloia ere garrantzizkoa izan zen bizkaian garai hauetan). Club garrantzitsuenak Bilbo-Getxo artean kokatzen dira, hau da, Nerbioi ibaiaren arroan. 2000 parte hartzaile federatu inguru daude; dituzten instalakuntzak direla eta oso kantera ona sortuz joan ziren. Gipuzkoak ostera bere elitea Tolosa-San Sebastian-Irun hirukian kontzentratzen zuen.
Erdialdeko federazioak Madrilgo probintziak, Toledo eta Ciudad Real biltzen zituen. Guztira 64 talde inskribatuta daude, hauetako sei Toledori eta Ciudad Reali dagozkie. Gainontzeko taldeak Madrilgo hirian kokatuta daude. Aipatu dugun bezala, Bizkaian, saskibaloiaren lehen arrastoak 1935. urtekoak dira, Bilboko Errekalde Zumarkaleko Club Deportivo izan zen lehen hazitokia. Leku honetan jokaturiko partidetan laster agertu ziren Bizkaiko saskibaloiaren “izarrak”: Larrambide, Basterrechea eta Diaz Rolland, baina Gerra Zibilaren ondorioz beraien ibilbidea eten egin zen.
Amaitzeko, euskal hockeyari buruzko, eta euskal hockey taldeen historia azalduko dugu, motz-motzean, oso interesgarria baita:
Hockey espainiarra, nahiz eta Batzorde nazional batek 1915az geroztik  kirolaren nolabaiteko kontrola eraman, ez zen nahikoa, eta zeuzkan egitura eta oinarri finkorik, anarkia moduko bat zen. Horregatik, 1922ko otsailaren 6an, Espainiako hockeyko klub esanguratsuenetako (Real Sociedad Sportiva Pompeya, Real Polo HC, Bilboko Arenas HC eta Madrilgo Athletic Club ) ordezkariak batzar batean elkartu ziren, eta bertan Espainiako Hockey Federazioaren sorrera hitzartu zuten. Ofizialki 1923ko martxoaren 3an eratu zen, eta lehenengo araudia urtebete beranduago onartu zen, ez ohiko Batzar Nagusi baten bidez.
Gainera, pixkanaka federazio hau indarra hartuz joan zen, eta beste zenbait lurraldeetako federazioekin batera,  Nazioarteko Hockey Federazioaren eraketan modu aktiboan hartu zuen parte, eta horrela, 1924ko urtarrilaren 7an Parisen Nazioarteko Hockey Federazioa martxan jarri zen.

Federazioen loraldi garai hau aprobetxatuz, Gipuzkoak eta Bizkaiak euren probintzietako batzordeak eratu zituzten, eta Santanderko batzordearekin akordio bat lortu ondoren, 1929.urtean Iparraldeko Batzordea sortu zen,  hiru urtez bere baitan Gipuzkoa, Santander eta Bizkaiko taldeak biltzen zituena. Nahiz eta ordurako hockey klub euskaldunek era erregularrean jokatzen zuten penintsulako gainerako taldeen aurka (Getxoko Arenasek, Athletic Club-ek, Abra-k …), batzorde honen sorrerak horretan ere eragin zuen, nazio mailan talde gehiago sartuz (Athletic Club berriro ere, Zugazarte, Deportivo … taldeak).

Baina hala ere Real Sociedad taldeak jarraitzen zuen euskal talde ospetsuena izaten, eta gainera urte horiek oso arrakastatsuak izan ziren talde gipuzkoarrarentzat: 1928an Espainiako kopako finalerdietara iritsi zen, denboraldi berean Euskal Kopa irabazi zuen (baita hurrengo denboraldian ere), 1929ko gabonetan Atotxan Indiako talde txapeldun olinpikoaren aurka berdintzea lortu zuen, eta 30.hamarkadari hasiera ezin hobea eman zion, 1930eko apirilean Espainiako txapelketa irabaziz.
Garai hartan oraindik ere ez zen hockey klubik sortu ez Araban eta  ezta Nafarroan ere. Bizkaian aldiz, klub berriak sortze ari ziren etengabe, horien artean “Real Club Jolaseta” eta “Club Deportivo” taldeak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario