domingo, 10 de mayo de 2015

Kirolaren nazioarteko hedapena, Espainian eta Euskal Herrian lehen Mundu gerrara arte


Garaiko egoerari dagokionez, XX. mende honen hasiera bigarren industria iraultzak markatua izan zen (bigarren industria iraultza honetan hainbat lurralde industrializatu ziren), aurreko mende amaierari jarraipena emanez. Industria iraultza honek kapitalismoa garaiko ekonomia sistema gisa finkatzea ekarri zuen, eta honekin batera ekonomian, teknologian, garraio eta komunikabideetan … berrikuntza ugari eman ziren. 
Beraz, europar zibilizazioa, nolabait esateko, XX. mendearen hasieran garai onak bizitzen ari zen, egoera egonkor eta baketsu batean aurkitzen zelarik.
Baina hala ere, sistema kapitalistan erabat murgildurik, mundua merkatu handi bat bilakatu zen, eta etekinak lortzeko ataka horretan, estatuak euren koloniak erabat kontrolatzen hasi ziren (inperialismoa). Koloniak eskuratzeko lehia honetan, Europako estatuen artean kontraesan ugari sortzen hasi ziren,  eta pixkanaka egoera baketsu eta egonkor horretatik gerra egoera batera bideratzen hasi ziren.
Gizarteari dagokionez, demografiak hazkunde nabarmena izan zuen (medikuntza berriak … ) eta hirietan kontzentratu zen, batik bat. 
Bestalde, XIX. mendeko azken hamarkadetako eraldaketa sozialak eta erdi mailako klasearen garapenak,aipatutako  demografia hazkundearekin batera, masetako gizarte baten formazioa ekarri zuen, bai kulturan eta bai politikan protagonismo handia bereganatu zuena.
Horrez gain, biztanleria ere gero eta gehiago hasi zen mugitzen, eta pentsamoldeak sekularizatu ziren. Gizarte taldeen arteko loturak ere hautsiz joan ziren, eta horrek gizartean aldaketak eragiteko aukera berriak sortu ziren.
industria iraultzak eragindako bizi eta lan baldintza hobeekin batera, aisialdirako denbora ere areagotu egin zen, eta hau aprobetxatzeko modua ere bai, tarte hau jendeak kirol ikuskizunetarako aprobetxatzen zuelarik, besteak beste.
Aurrez aipatutako Estatuen arteko kontraesan horiek areagotuz joan ziren, eta liskar hauen ondorio izan zen Lehen Mundu Gerra. Gerra hau 1914.urtean hasi zen, eta ez zen amaitu 1918.urte amaierara arte. 
Lehen Mundu Gerra hau batez ere Europan eman zen, eta milioika hildako eragin zituen, baina hildakoez gain, elbarritu eta ezindu ugari ere eragin zituen.
Gainera, hain izan zen handia gerra honen eragina, aldaketa politikoetarako aukera handia zegoela, eta honek errepublikei, mugimendu nazionalistei,  komunismoari … bidea ireki zien, nolabait esateko.
Gerraren ondorio sozialei dagokionez, gerra bitartean emakumeak gizonen zereginak betetzeko gai zirenaz ohartu ziren, eta horrela lan merkatuan eta produkzio sisteman pixkanaka gero eta protagonismo handiagoa bereganatu zuten. Honi lotuta, gerra ostean ere feminismoa garatuz joan zen ( boto eskubidea lurralde batzuetan … ). Bestalde, erdi mailako klaseentzat kaltegarria izan zen gerra hau, armen produkzioak eta elikagaien espekulazioak diru kantitate handiak eragin baitzituzten. Gainera, langile masek euren  soldataren galera handia jasan zuten, inflazioa zela eta.

Kirolean zentratuz, XX. mende honen hasieran, bigarren mundu gerrara arte aurreko mendean emandako kirol mugimendu eta federazioen aniztasunak indarrean jarraitu zuen, eta klub asko eta asko ere garai honetan sortu ziren (aurrez aipatutako mugimenduetan oinarriturik: langile mugimendua … ).
Gainera, aurreko mende amaieran kirol nazionalak sortu ondoren, XX.mendearen hasieran kirolak izugarrizko hazkundea izan zuen Estatu Batuetan, eta bortizkeria maila baxuagoko kirolak garatzen hasi ziren; saskibaloia edo boleibola, adibidez.
Aurreko mendearen amaieran sortutako nazioarteko lehiaketak ere mende berrian sartzearekin batera garatzen hasi ziren, eta hori gutxi balitz, lehiaketa hauek gero eta jende gehiago batzen zuten, komunikabideak zirela eta. Esaterako, nahiz eta Olinpiar Joko modernoek 1896an duten jatorria, Lehenengo Mundu Gerraren aurreko urteetan hasi ziren oihartzuna izaten, 1908-1912 urteetan hain zuzen ere.
Baina hala ere, Lehen Mundu Gerrak XX. mende hasierako kirolaren garapen prozesua erabat geldiarazi zuen: Besteak beste, 1916.urtean Berlinen jokatu behar zen Olinpiar Joko modernoen seigarren edizioa bertan behera geratu zen, eta beraz 8 urtez ez zen Olinpiar Jokorik jokatu (1920an sartu ziren berriro ere, Belgikan); Alemanian, Frantzian, Italian, Ingalaterran … gerra garaiko futbol txapelketa guztiak bertan behera gelditu ziren (nahiz eta Ingalaterran 1914-15 denboraldiko liga txapelketa jokatu zen); Txirrindularitzan ere, 1914ko uztailean Frantziako Tourra abiatu zen Paristik, baina Frantziako lasterketa ospetsua ere geldiarazi egin behar izan zen;  Golfean “Britainiako irekia” ospetsua ere urte horietan bertan behera utzi behar izan zuten …
Baina , bitxikeria gisa, gerra hasi eta 5 hilabetetara, gerrako bi bandoetako zenbait kide elkartu eta bake gau batez gozatu zuten, bertan bi bandoen arteko futbol partida inprobisatu bat ospatu zelarik.
Gure talde kirolei erreparatuz, 2.etapa honetan, 1900.urtetik aurrera hasiko dira gure talde kirolak benetako garapena izaten.Garai honetan sartuko dira kirol hauetako federazi, klub eta araudi gehienak, nahiz eta aurrez ikusi bezala, aurreko mendean instituzio batzuk loratzen hasi. Adibidez, XIX. mende bukaeran sortutako hockey federazioak (mende horren amaieran bertan sortutako hainbat klubek osatua) 1900.urtean “rules board” izeneko araudia onartu zuen, Waterpoloan ere lehen araudi finkoa mende honen hasieran onartu zen …
Beste alde batetik, kirol mugimendua gero eta indar gehiago hartuz joan zen, eta horrela aurreko mende amaieran loratzen hasi ziren gure talde kirol gehienak garai honetan hasi ziren mundu osoan zehar hedatzen. Adibidez, boleibola 1914. Urtean heldu zen Europara (Britainia Handira) …
Gainera, kirol mugimenduaren hazkundearekin batera gero eta liga gehiago sortzen hasi ziren, eta horrez gain, kirola mundu osoan zehar hedatzeak nazioarteko lehiaketak jokatzen hastea ekarri zuen. Adibidez, aurrez aipatutako Joko Olinpikoak (aurreko mende amaieran sortu, baina oihartzuna 1908-12 inguruan izan zuten. Orduan, gure talde kiroletan ere nazioarteko lehiaketak garai honetan izan ziren lehenengo naizoarteko lehiaketak. Gainera, waterpoloa eta hockeya adibidez berehala sartu ziren Olinpiar Jokoen programan (waterpoloa futbolarekin batera lehen talde kirola izan zen).
Horrez gain, garai honetan talde kirol berriak ere sortu ziren, eskubaloia esaterako. Egia esan XIX. mendean bazegoen eskubaloiaren aldaera bat gimnastak entrenatzeko erabiltzen zena (AEB-n), baina XX. mende hasieran sortu zen eskubaloi izenarekin, Estatu Batuetan bertan.
Lehen Mundu Gerraren eraginari dagokionez, batez ere Europan izan zuen oihartzunik handiena gerra honek, eta orduan AEB-ko kiroletako batzuk Estatu Batuetan euren garapenarekin jarraitu zuten. Gainera, beste zeinbait talde kirol, adibidez saskibaloia Lehenengo Mundu Gerran bertan hasi ziren Europan hedapen entzutetsua izaten,  saskibaloiaren kasuan soldadu amerikarrek denbora librean jokatzen baitzuten.












Espainian, azken kolonien galerak gobernuan eragindako hondamendiaren ondoren, hainbat gorabehera eta gobernuburu aldaketa eman ziren, baina  1900.urtean  berriro ere Sagasta ezarri zen gobernuburu. Honek gorteak desegin eta 1901ean hauteskundeak deitu zituen, bertan liberalak garaile atera zirelarik.Sagastak 1902.urtean gobernuburu izateari utzi zion.
1902.urtean Maria Kristinaren oinordetza Alfontso XIII.a erregeak hartu zuen, eta Antonio Maura ezarri zuen gobernuburu lanetan, langile iraultza geldiaraziko duen politika bat indarrean jartzeko asmoz. Baina 98ko gerran jasandako porrotaren ondorioz jasotako kritikak zirela eta, armadak aurka egin zion garaiko sistema politikoari..
Horrela, Estatu Batuen aurkako gerrako porrotaren eta azken kolonien galeraren ondorioz gobernuak gero eta kritika gogorragoak jasan zituen, eta honekin batera jarrera erreformista batzuk sortuko dira, sistema politikoan zein gizartean aldaketak sortzeko asmoz.
Beraz, esan dezakegu Alfontso XIII.aren erregealdia errepublikari eta langile taldeari lotutako indar politikoen suspertzeak markatuko zuela. 
Politikoki, Alfontso XIII.aren erregealdia oso ezegonkorra izan zen, hainbat gobernu aldaketa eman baitziren garai hartan , eta gainera, Maroko koloniaren inguruan Frantziarrekin izandako liskarrak ere ez zuen mesederik egin.
Gizarteari dagokionez, Alfontso XIII.aren erregealdian alde batetik demografia hazkunde bat eman zen eta hiriak modernizatuz joan ziren. Bestalde, erdi mailako klaseak bere hazkundearekin jarraitu zuen, eta errepublikarrekin edota nazionalistekin elkartuz errestaurazioko erregimenaren aurka egin zuten. Horrez gain, beste gertaera esanguratsu bat langile klasearen hazkundea izan zen, UGT edo CNT bezalako sindikatuetan antolatzen zirelarik, gero eta jarrera erradikalagoa bereganatuz hauek ere.
Ekonomikoki berriz modernizazioak industria eta zerbitzuen garapena eragin zuen. Nahiz eta Espainian egoera industriala ez zegoen beste herrialdeetan bezain garatua, ezin daiteke esan batere garatu gabe zegoenik ere. Beraz, nahiz eta era geldoan izan, Espainiako ekonomia modernizatzen ari zela esan dezakegu.
Baina urte haietan Lehen Mundu Gerra abiatu zen, eta gerra hartan Espainiak jarrera neutrala hartu zuen. Jarrera neutral horrek ondorio ekonomiko  garrantzitsuak izan zituen: Boom ekonomiko bat ekarri zuen, jarrera neutroak produkzioaren igoera eragin zuen, esportazio kopurua era hazi egin zen (ikatza, manufaktura … ), gainera gerran murgildutako herrialdeen konpetentzia desagertu zen, eta are gehiago, gerran parte hartu zuten herrialde hauek Espainiari eskatzen zizkioten euren hornikuntzarako produktuak.
Baina hala ere, gerra amaitzearekin herrialde horien eskaerak ere amaitu ziren, eta horrek krisi ekonomikoa eragin zuen ondorengo urteetan: esportatutako materiala ezin zuten ordezkatu, enpresa askok itxi egin behar izan zuten … 
Bukatzeko, 1917.urtean boom ekonomikoaren banaketa sozial desegokia zela tarteko, gizartea ere  krisi egoeran murgildu zen:  parlamentuan hainbat senatari eta diputatu sozialista, errepublikano … Asanblea Nazionalean elkartu eta gobernu aldaketa bat adosten hasi ziren, langile sindikatuek ere greba deitu zuten …

Kirolari dagokionez, behin XIX.mendearen amaieran eta XX.aren hasieran finkatu ondoren1910 eta 1936/39 bitartean (berrezarkuntzaren amaiera, Primo de Rivera eta 2. Errepublika garaian) kirol hau hedatzen hasi zen lurraldean zehar, kirol ikuskizunetan (futbola txirrindularitza eta boxeoa gehienbat) oinarritutako hirietako kirol aisiaren elkarte eta parte hartzaile kopurua handitu zelarik. Errepublikarekin klase herrikoiaren artean ere zabaldu zen kirol praktika hau.
Beraz, XX.mnedearen hasieran, aurrekoari jarraipena emanez, kirol ohitura berriak sartuz joan ziren, (soziabilizatzeko erabiltzen zen, elkarte pribatuak sortu ziren … ) hirien eraldatzea, modernizazioa, merkataritza nahiz industria eta burgesiaren garapena zirela eta. Gainera, kirola garai honetan herritarren identitatearen eta garaiko industria modernizatuaren isla izaten hasi zen, batez ere futbola eta txirrindularitza.
Beste alde batetik, 1915 tik aurrera, kirola hirietako masen aisialdi bihurtu zen, eta horretan 1go mundu gerrak zerikusi handia izan zuen, hasiera batean bertako aldaketek positiboki eragin zutelako maila ekonomiko, sozial eta kulturalean.
XX. mendearen hasieran, XIX. mende amaieran sortutako gimnasioetan landutako gorputzak komunikazio zerbitzuen hizpide izaten hasi ziren, publizitatean edo kirolarien argazkietan.
Bestalde, mende berrian sartzearekin batera, aurreko mende amaieran sortutako kirolak garatzen eta modernizatzen joango dira, txirrindularitza, adibidez: nahiz eta mende hasieran beherakada bat izan, lehenengo hamarkadaren amaieran  gero eta txapelketa gehiago sortuko dira, gizarteratze prozesuan lagunduko du, komunikabideetan gero eta gehiago emango da kirol honen berri, modernizazioa islatuko du, belodromoak eraikiko dira … 
Gainera, Ingalaterrako amateur pribilegiatuek ez bezala, Espainian kirolarekin lotutako beste balore batzuk loratuko ziren. Horrela, txirrindularitza bera, hoberena izateko, helmugara iristeko eta errekorrak hausteko kirol lehiakorraren bultzatzaile bihurtuko zen.
XX.mendearen hasiera horretan, futbola eta automobilismoa zituen gustoko biztnleriak, besteak beste.
Beraz, urteek aurrera egin ahala,  kirol kultura indartsua garatzen hasi zen.  Burgesek, beren seme-alabak kirola praktikatzera  bultzatu zituzten, eta pixkanaka-pixkanaka kirola gainerako klase sozialetara hedatu zen, kirolariak adituagoak izateagatik eta aldaketei hobeto egokitzeagatik bereizten zirelako.
Gainera, garai horretako txirrindularitza lehiaketek,  diru saria emateaz gain, emakumezkoei lehiatzeko aukera eman zien, eta haurtzaroa gimnasioetan igaro zuten emakumezkoen belaunaldia agertu zen.
XX.mende hasierako kirol esanguratsuenetako bat futbola izan zen. Nahiz eta XIX.mendean eman zituen lehen urratsak, XX.mendean  oso hedapen azkarra izan zuen Europan zehar. Espainiaren kasuan, futbola gazte askok ikastera kanpora joateagatik hasi zen joatzen. Izan ere, gazte madrildar ugari joan zen Ingalaterrara ikastera, eta bueltatzean, futbolaren finkatzean garrantzi handia izan zuten. Bestetik, vigotar, coruñar eta ferroaldar askok Suitza, eta batez ere, Britainia Handira joan ziren industriarekin zerikusia zuten ikasketa.
Futbola integratzeko erlazioak osatu ondoren, gimnasioek paper garrantzitsua hartzen dute kirol honetan, haietan sortzen baitira A.C. De Bilbao edo Barcelona FC bezalako clubak. Lehenengoko partiduak belodromoetan jolastu ziren, kirol hau Britania Handian bezain garatua ez baitzegoen. Kirolaren organizazioen eta “sportsmen” izeneko generazioaren laguntzaz futbolak arrakasta ikaragarria eduki zuen.
Denbora berean, kirol hau estatu maila finkatzen da, eta Espainiako Federazioa 1909an sortu arren torneoak egiten ziren lehenik.
Klubak gutxinaka antolatzen  joaten dira erreferentzia bihurtzeraino, bertan taldearen kohesioaz eta garrantzia ezagutzera bultzatu nahi dute.
Honi jarraipena emanez, gerora lehiaketa eta ekonomia potentziatuz, haietako askok "Real" titula jartzen dute beraien izenaren aurrean beraien kategoria adierazi nahian. Horrela, herritarren eta prentsaren aurrean maila eman nahi zuten ahalik eta atentzio gehiena lortuz. Klub garatu hauek,lehiaketak irabazteko nahiaz aparte beraien lurra sentitzen zuten afizionatuen sentimendua garatu zuten, guzti horrek partiduen garrantzia eta seriotasun sustatu zuten. Era berean, prentsa ere joko horren barruan sartzen hasi zen talde baten alde edo aurka jartzen, edo eta talde batek garatutako jokoa kritikatzen. Guzti horiek, modernizaziora lotutako fenomenoen eboluzioaren ondorioak dira.
Biolentzia ere sustatu egiten da, gehien bat partidu egunetan afizionatuen sentimendua ebidentzian jarriz. Ejertzitoak, organizazio politikoek eta Elisa Katolikoak kirol hau sustatzen laguntzen dute.
Kirola  hitzaldi modernoetan  ere joan zen agertzen poliki-poliki. Lehenengo etapan zehar ( 1915), kirolak bere baitan ez zuen garrantzi handirik, baina osasunaren alderdi garrantzitsu bat bezala azaltzen zen. Modu horretan, pedagogian eta hezkuntza arloan indarra hartzen hasi zen pixkanaka. Arlo honetan "Instituto libre de enseñanza" ko kideek asko lagundu zuten. Modu horretan, aktibitate fisikoa hezkuntzan sartzeko lehen pausoak eman ziren.
Gainera, 1900. Urtean sartzean emandako ideia berritzaileek, jarduera fisikoaren alde egiten zuten, nahiz eta mende horren hasieran  jarduera fisikoaren inguruko ideia berri bat nagusitu zen, klasista eta baztertzailea izango zena. Gentleman baten antzera jarduten zuten aristokratek, hainbesterako zen, non futbola baztertzen zuten, izan ere, futbola herriaren kirol basatia bezala ikusten zuten.
Espainian, garaiko kirol esanguratsuenak berriz futbola, txirrindularitza eta boxeoa izan ziren. Urrutitik pilota kokatzen zen, kirol honen praktika Euskal herrian nabarmentzen zen.
Bestalde, Katalunia kanpokotik inportatzen ziren kirol berrietako barreiatzaile nagusia izan zen; eta Katalunia baino, Bartzelona izan zen. Bertan agertu zen kiroletako lehen ehuna, baita lehenengo asoziazio sareak ere. Hauek kirolaren eta politikaren arteko elkarrizketak mantentzen zituzten. Sare asoziatibo honek federazio espainiar desberdinen osaketa erraztuko luke 1915 eta 1930 urteen bitartean.
Jada etapa hau amaitzen zihoala, kirolaren eta nazionalismoaren arteko erlazioa bere maximora heldu zen 1920ko hamarkadan FC Bartzelonarekin, Primo de Rivera-ren diktaduran zehar batez ere.
Azkenik, etapa honen amaieran eta gerra arteko garaian kirola  fenomeno publiko bezala sendotuko da.Fenomeno honetan prentsak eragin handia izan zuen, iritzi publikoa sortaraziz eta kirolaren inguruan eztabaidatuz, bere eraikuntzan eta normalizazioan eraginez.
Gure talde kiroletan zentratuz, talde kirol hauetako batzuk mende hasiera honetan heldu ziren Espainiara, eta hau erabat lotuta dago Espainiako kirolaren eta gizartearen garapenari: hiriak eraldatzen ari ziren, eta modernizazio garai batean egonik, aisialdi denbora ere areagotu egin zen, eta horrekin batera gero eta denbora gehiago eskaintzen zitzaion kirolari. Horregatik, kirol berriak ere hasi ziren sartzen Espainiara, guri interesatzen zaizkigun talde kirolak barne: Hockeya (1908 inguruan Madrilen eta Bartzelonan) esaterako.
Euskal Herrian berriz, XX.mendearen hasieran industrializazio prozesuak bere garapenarekin jarraitu zuen, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hori dela eta migrazioek ere aurreko mendekoei jarraipena eman zioten, eta demografiak ere hazten jarraitu zuen.
Ekonomikoki ere industrializazio prozesuaren garapenak gorakada ekarri zuen nahiz eta Espainian egoera bestelakoa izan. Lehen Mundu Gerrako neutraltasunaz ere baliatu zen Euskal Herria, horrek ere ekonomian hobekuntzak ekarri zituelarik.
Bestalde, industrializazio honek eragindako migrazioak zirela eta, Bilbo inguruan euskara ia guztiz desagertu eta gaztelar hizkuntza finkatu zen, eta honek gaztelar hiztuna izango den Bilboren eta euskal hiztuna izango den Bizkaia ekialdearen arten kontraesanak sortuko dira, abertzaletasuna garatuz.  Gainera, industrializazio prozesu honek gaztelar hizkuntzaren finkapenaz gain ideologia sozialista, antiklerikal, kanpotar eta deserrotu bat ezarri zuen, eta abertzaleek kritika gogorrak egin zizkioten honi. Hala ere, euskal sozialismoak berak ere abertzaletasuna arrazista eta erlijio integrista bezala kalifikatu zuen.
Euskal sozialismoa sortu ondotik, komunismoa etorri zen. Ezkerreko bi ideologia hauek eragin handia izan zuten mende hasierako euskal gizartean, baina abertzaletasuna ere ez zen atzean geratu.
Politikoki XX. mendean, Errestaurazio garaiko azken urteetan euskal nazionalismoen finkapena etorriko zen, nahiz eta XIX. mende amaieratik proiektu nazionalista erradikalak sortu. Beraz, nazionalismoa Euskal Herriko alde gehienetara hedatzearekin batera,  garai honetan hasiko dira nazionalismoaren lehen sinboloak sortzen (ikurrina, ereserkia … ). Baina nahiz eta talde nazionalista berriak antolatzen eta politikan gailentzen hasi, Bizkaiko politikaren berrikuntzaren kasuan ez zen tradizionalisten ezeztatzerik eman: nahiz eta beherakada izan, zenbait herritan (Durango, Markina … ) emaitza onak lortzen jarraitu zuten.
Gipuzkoan berriz ez zen hain azkar eman industrializazio prozesua, eta beraz, bai sozialismoa eta baita nazionalismoa ere Bizkaian baino beranduago sartu ziren. Gainera, Gipuzkoan liberalen eta tradizionalisten arteko auziak jarraitzen zuen, bakoitzak bere barrutiak ongi markaturik zituelarik. 
Beraz, laburbilduz, garai horretan talde berriak (sozialistak nahiz nazionalistak) indarra hartzen hasiko dira, hasiera batean hiriburuetako udaletan sartuz, ondoren diputazioetan, eta azkenik, zenbait barrutietan, gorteetan.
Baina sozialisten eta nazionalisten agerpenaz gain, errestaurazio sistemarengan gero eta konfiantza gutxiago zegoela ikusten zen, eta konfiantza eza hori 1917. Urtean azaleratu zen, eta Espainian bezala, errestaurazioaren gainbeheraren eraginez Euskal Herriko alderdi liberalak ere hondoa jotzera iritsi ziren.
Kirolean zentratuz, Espainian bezala, XX.mendearen hasieran futbola, txirrindularitza … bezalako kirolak finkatzen hasi ziren, eta horiez gain, lehen aipatu dugun pilota ere garai honetan finkatuko da. Eskubaloia, Saskibaloia … bezalako talde kirol modernoak aldiz gerra ondorengo garaian sartuko dira, industrializazioaren gorakadarekin bat eginik. (“Bizkaia. Deportes :: Auñamendi Entziklopedia :: Euskomedia,” n.d.)Bestalde, garai honetako Espainiako kirolaren antzeko ezaugarriak izango ditu euskaldunak ere, baina hala ere, Katalunian eta Euskal Herrian nazionalismoak sortu ziren, eta horrek herriko elkarteek indarra hartzea eragingo zuen.

Esan bezala, gure talde kiroletako batzuk gerraostean iritsiko dira Euskal Herrira, baina hala ere, beste batzuk mende hasieran iritsiko dira euskal lurraldeetara. Mende hasiera horretan Gipuzkoan, eta batez ere Bizkaian, industria nahiko garatua eta aurreratua zegoen, eta ondorioz, atzerritik bertako industria edo meategietara lan egitera jende asko etorri zen. Horrela, atzerritar hauek (britainiarrak … ) kirol berriak ekarri zituzten Euskal Herrira, tartean guk aztertutako talde kiroletako batzuk: bai hockeya (Britainiarren eskutik, 1907an, lehen urte horietan Donostiako Kontxako eta Lamiakoko zelaietan partida ugari jokatu zirelarik) eta baita waterpoloa ere (igerilariak prestatzeko; euskal selekziorik ez zen mende amaierara arte agertu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario