Etapa honi sarrera emateko, testuinguru historikoarekin hasiko gara. Hemen bi garai ezberdin bereiztuko ditugu. Lehenengoa, 1939tik 1950era arte:
Bigarren Mundu Gerra 1940ko hamarkaren gertakari garrantzitsuena izan zen, eta mendearena ere izan zela esan genezake.
1945ean, gerraren amaieran, Alemaniak giza galera izugarria sufritu zuen, baita materialena ere, Japonek bezala.
EEUU eta URSS munduko potentzi berri eta bakar bilakatu ziren. Antzinako beste potentzi guztiak bigarren planu batera pasatu ziren.
1948an Israel estatua formalki ezarri zen Britainia Handiaren eta AEB-en laguntzari esker. Nazio berri hau biztanleria juduaz eratua zegoen bereziki, non gehiengoa Europatik zentorren, nazien jazarpena sufritu zutenak.
Txinaren bi indar nagusiak, Japonen aurka borrokatu zutenak, banaduak zeuden: komunisten bandoa URSS-agatik lagundua zegoen, eta nazionalisten bandoak, itxuraz, AEB-n laguntza jaso zuen.
1947ko uztailean, Marshall Plana ezarri zen, Estatu Batuen plan nagusia Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan, Europako aliatuak ziren herrialdeen berreraikuntzarako.
II. Mundu Gerraren hasieran, Nazioarteko Indiako Kongresuak eta Gandhik intentzioen deklarazio bat eskatu zuten, gatazkaren eta Indiarekin zuen inplikazioaren inguruan.
1944.urtean britainiar gobernuak independentzia egoztea erabaki zuen, Musulmanen Ligak eta Nazioarteko Indiako Kongresuak elkarren arteko ezberdintasunak konpontzearen baldintzarekin.
1947an, Britainia Handiak Indiari bere independentzia eman zion, baina hau eta Pakistan bi estatu independiente bihurtu ziren.
1948ko urtarrilaren 13an, Gandhik berriro ere gose greba bat ireki zuen Nueva Delhin, bakea ezartzeko asmotan.
1949an, OTAN sortu zen, Organización del Tratado del Atlántico Norte, mendebaldeko Europan sobietarren inbasio posible baten beldurraren ondorioz.
1948ko Berlingo krisiak antolakuntza militar berriaren abiapuntua ezarri zuen.
Honek munduaren zatiketa berria eratu zuen, zabalkunde nuklear berria inauguratzen zuten bi bloke handiz sortua.
Ondorio hauek guztiek Espainian eragin handia sorrarazi zuten, kasu honetan, Espainiaren Isolamendu internazionala.
Eta bigarrena, 1950eko hamarkada:
URSS, Alemania eta gainerako Ardatzeko nazioen aliatuak garaitu zituzten herrialdeen aliatua izan zena, berehala “mendebaldeko etsai”-ean eraldatua ikusi zen, eta munduak “Gerra Hotza” izenarekin ezagutuko zena ikusi zuen eratzen.
Gatazka mundialaren amaieratik gutxira, Txinako Gerra Zibilak Mao Zedong-eri eman zion garaipena. Honek oinarri Komunistako erregimen totalitario bat ezarri zuen bere nazioaren alde kontinentalean, Txinako Errepublika gisa ezagutzen zena.
Hamarkada honetan, munduko bi ardatz berrien arteko norgehiagoka, Koreako gerraren eta ondoren herrialdea bi estatu ezberdinetan zatitzearen ondorioz, nabarmenki areagotu zen.
Estatu Batuak iraultza kultural bat ikusi zuen garapen industrial azkarrak eta honen ondoriozko kontsumismoaren fenomenoak bultzatuta. Alemaniak eta Japonek berreskurapen ekonomiko harrigarria bizi zuten, non gerraren amaieraren ondoren, bi hamarkada ere igaro ez zirela, berriro ere munduko potentzia ekonomiko bihurtu ziren bi herrialdeak.
Kirolean zentratuz, Europan kirolaren inguruan gertatu zenaren inguruko azalpen orokor bat emango dugu, garai honetan zentratzeko.
Lehenik eta behin, nazioarteko txapelketei dagokionez, aurreko mendean poliki poliki garatzen hasi ziren (Joko Olinpikoen kasua, adibidez). Joko hauek (1896an sortuan), 1924ra arte ez ziren benetan garrantzitsuak izan eta, gaur egun duten garrantzia hain zuzen ere 1936ko Berlingo jokoekin hasi zen, nazien eredua jarraituz, Europako estatuek kirola herriaren aurrerakuntzaren propagandarako erabiltzen hasi zutelako.
Naziek antolatutako Berlingo JJOO hauek kirolaren garrantzia politikoa demostratu zuten, eta II. Mundu Gerraren ostean Europako estatuek gero eta gehiago eskuhartze handiago izan zuten zuzenean kirolaren antolamenduan, federazio klasikoei (nazioarteko partaide zirenoi, hain zuzen ere) ofizialtasuna ematen.
II. Mundu Gerra ostean, kirol bakoitzeko nazio mailako federazio bakar bat egotera jotzen da, eta aurretik zegoen kirol-erakunde aniztasuna galdu egiten da. Estatuek, nazioaren garapenaren erakustoki gisa, garrantzi handia ematen diote nazioarteko kirolari.
50.hamarkadatik aurrera kirolaren propaganda-erabilera handitzen da, telebistaren zabalkuntzagatik.
Denboran pixka bat aurrera eginda, 30eko hamarkadan Sobietar Batasunak kirol ingelesa bereganatzen du, populazioa osasuntsu eta produktibo mantentzeko asmoarekin. 1945etik aurrera, ordea, nazioarteko kirolari begira prestatzeko, goi mailako kirola garatzen hasi zuten, ahalmen bereziak zituzten umeak hautatu eta prestakuntza intentsiboko programetan sortuz. Parentesi txiki bat irekitzen dugu boleibolari buruz hitz egiteko; izan ere, garai honetan bertan, 1947an, Parisen egin zen lehen kongresuan ezarri ziren jokoaren lehen arau ofizialak. Esan dezakegu hauxe dela gaur egun guk ezagutzen dugun boleibolaren sorrera, nahiz eta baditu bere aitzindariak ere: 30eko hamarkadaren hasierara arte ogeta jokoa izan zen batez ere, eta bada azioarteko partida baten berri ere: Txinak eta Filipinek 1913an jokatu zutenarena.
Aurretik aipatu dugun Pariseko kongresuan izan ziren Belgika, Brasil, Portugal, Errumania, Uruguay, AEBak eta Jugoslavia. 1948an Erroman (Italia) Europako I. Lehiaketa egin zen, eta urtebete geroago Munduko I. Lehiaketa gauzatu zen Pragan (Txekoslovakia); bi kategorietan SESBeko taldeak nagusitu ziren.
Umeen prestakuntza intentsiboari buruz esaten genuenera itzuliz, esatekoa da lan horren ondorioa 1956an nabaritu zen, Melbourneko joko olinpikoetan hain zuzen. Gure kiroletan zentratuz esatekoa da, domina-zerrendan Estatu Batuak baino arrakasta handiagoa izan zuten. Horretaz gain, Afrikako atletak nabaritzen hasi ziren. Nazioareteko mailari buruz hitz egiten ari garenez, aipagarria da 1958. urtean Espainiako eskubaloiko selekzioak Munichen antolatutako Munduko txapelketan parte hartu zuela
1950-60. hamarkadetan, bereziki hirietan, klub, gimnasialeku eta instalazio publiko zein pribatuak eraiki ziren, kirolaren aisialdi-praktika asko hedatu zen, etapa horretako hazkunde ekonomikoaren ondorioz.
Naturako kirol klasikoak ere garatu egin ziren, bereziki eski alpinoa. Boleibolaren hedapena ere garai honetan eman zen. 1960an, gizonezkoen kategorian, Erromako Joko Olinpikoetan “ erakusketa kirol ” izan zen, eta 1964ko Tokioko Joko Olinpikoetan ofizialtasuna izan zuen, bai gizonezkoen kategorian, bai emakumezkoenean. 1968ko kongresuaren ondoren, Nazioarteko Boleibol Federazioak (FIVB) 103 federazio nazional zituen afiliaturik; 1970ean 108 afiliatu eta 90 milioi jokalari baino gehiago zituen; munduko kirolen arteko lehen postuan zegoen.
Espainiako kirolari dagokionez agerpen hauek guztiak eman ziren (Espainian eman ziren bezala, Euskal Herrian ere hainbat agerpen eman ziren, eta bereziki etapa honetan, gure kirolei buruzko informazio asko daukagu. Kasu honetan, Espainiari eta Euskal Herriari buruz daukagun informazioa oso bateratua da, elkarren artean oso erlazionaturik daude).
-Batzorde olinpiko espainiar baten onarpena kirolaren politizazioko zeinu argia zen, kirol egituraren, ordezkaritza olinpikoaren eta Estatuaren arteko erlazioaren iragarpena.
-Lurralde frankistako Kirol Nazio Batzordearen sorrera (1938), Franco-ren Espainian kirola eta olinpismoa zuzendu behar zuen erakunde falangista.
Dopolavoro italiarraren imitazioa, langileen aisialdiagatik eta kirolagatik beilatu behar zuen organismoa.
-Gerra Zibila kirola Estatu totalitarioaren politikako tresna bezala ikusi zen lehen aldia izan zen, kirolaren ikuskeran norabide aldaketa erradikala gertatu baitzen.
Parentesi txiki bat irekitzen dugu hockey-ari buruz hitz egiteko.Klub berrien sorrera zela eta, 1936an “Federación Vascongada” sortu zen bai Bizkaian eta bai Gipuzkoan, baina urte hartako irailean Espainiako Gerra Zibila hasi zen, eta beraz geldiune bat jasan zuen gerra garaian federazio honek.
Gerra Zibil honek Real Sociedad taldearen desagertzea ere eragin zuen; baina gerra amaitzearekin batera, 1939an, hainbat jokalariri esker (Javier Arbide, besteak beste) taldea birsortuko da, eta urte hartan bertan Espainiako txapelketako finalerdietara iristea lortu zuten.
Baina hala ere, era ulertezin batean, 1940-41 denboraldian Real Sociedad taldea desagertu egingo zen , eta bertako jokalariak “Amaiak Bat”, “Castillo” edo “Seu” taldeetara joan ziren.
Bizkaian berriz, gerra ondoren ere Jolaseta taldeak jarraitzen zuen emaitza onenak lortzen. Araban aldiz, garai honetan hasi zen belar hockeya abiatzen, Gasteizko goarnizioan zerbitzu militarra betetzen ari ziren Tarrasako eta Bartzelonako jokalarien eskutik, beren aisialdian mini partidak jokatzen baitzituzten.
|
-Marca kirol egunkaria sortu zen 1938an, prensa falangistarekin lotuta zegoena.
|
-Kirol politikako eredu baten ezarpena eman zen Kirol Nazio Ordezkaritzaren (DND) sorrerako dekretuarekin (1941), COE eta COI-ren ordezkaritza espainarra hartzen zituela.
|
-Kirolaren integrazioa Estatuaren aparatu politikora (Falange-ko jardueretara).
|
-Falangeak kontrolatutako kirol organigrama baten sorrera eta, horren ondorioz, kirola botere politikotik antolatuko zen jarduera izatera pasatu zen.
|
-DND-ek bere programan hiru organismo mota hartzen zituen: federazio nazionalak, Mugimenduaren kirolak eta militar kirolak. Une hori arte, klubak eta federazioak organismo guzti independenteak ziren eta era demokratiko batean funtzionatzen zuten; orain, funtzionamenduaren logika guztiz alderantzikatzen zen, klubak kirol eta gobernuaren arazketa bat gainditu behar zuten. Delegazioak federazio nazionalen buru handiak izendatzen zituen eta guzti hori falangearen aldetik kirol bizitzaren domeinu eta kontrol absolutuak zehazteko era zen, kontrol sozial eta politikoa lortzeko helburuarekin.
“Mugimenduaren kirola” kirol fasziztaren emblema izan behar zen eta faszismoa eta nazismoa kopiatzeko ahalegina ikusten zen.
Kirol militarrak heziketa fisikoa heziketa militarrean sartzeko balio zuten.
|
-Marraztutako modeloan 1936ko kirol modeloa alderantzikatu nahi zen eta hartan ia federazioan elkartutako kirola baztertzen zen, gehienbat profesionalizatuagoa eta ikuskizunarekin lotuta zegoena.
|
-Estatuak kirolaz jabetzera gidatu zuen hari gidari bat behar izan zen kirolaren distribuzio zuzena egiteko, klase sozial guztietarako eskuragarria egiten eta arrazaren hobekuntza lortzeko asmoz.
|
-Falangismo espainiarra ordezko modeloaren elementu bultzatzailea baino kontrolatzaileago eta errepresiogileagoa izan zen.
FET eta JONS-etako Kirol Nazio Ordezkaritzaren Aldizkari Ofizialaren lehen zenbakiaren argitalpena (Apirila 1943), lehen aldiz kiroleko aldizkari ofizial bat zegoen.
|
-Kirol Delegazio Nazionala heziketa fisiko espainiarraren zuzendaritza eta sustapena dauka bere arduran.
-Estatutuak kirolaren eta politikaren ordezkaritza zen erakunde mota guztien aurrean, eta funtsezko helburu batekin: uniformizazioa eta kirol jardueren kontrol absolutua.
|
Estatuto organikoak hurrengoa esaten du: “estará bajo la jurisdicción y dirección de la Delegación Nacional de Deportes cualquier otra actividad de Educación Física y Deportes que se ejerciten en España”(...)(“Boletín Oficial de la DND”, 1945).
Delegazioak ere bere ikuspuntua zuen: “fomentar, orientar, y disciplinar la Educación Física y el Deporte Españoles (...)”(“Boletín Oficial de la DND”, 1945).
- Klubak eta federazioak era konkretu batean antolatzen ziren:
Delegatuaren bitartez antolatzen da.
Federakuntzak delegazioak aprobatutako estatutoen bitartez egiten dute lan.
Delegazioak zuzendaria eta zuzendari ordea izentzen ditu.
Federazio erregionalak nazionalaren menpe daude.
Federakuntza nazionaleko zuzendariak izentzen zituen erregionaleko
zuzendaria eta zuzendari ordea.
Federazioei zegokien estatutuak zioenez; “ Federazio Nazionaleko eta klub edo kirol sozietateko errektoreek Mugimendu Nazionaleko atxikimendua frogatuta izan beharko dute.” (“Boletín Oficial de la DND”, 1945).
|
Klubak, federazio erregional bateko zuzendariak aukeratutako direktiba duen federazio batekoa izan beharko da.
Zuzendaritza kontseiluko beste parte hartzaileak erregimenak aukeratu egingo ditu orden soziala mantentzeko.
Kazetaritza arautu gabe geratu zen Estatutu Organikoan, horrenbestez, federazio nazional eta erregional ezin zituen kritikatu, bai ordea arbitroak.
|
Estatutu organikoak Kirol Kontseilu Nazionalaren Plenuaren urteko ospakizuna aurre ikusi zuen. Federazioetako ordezkariak, Mugimendu eta delegazio zentralaren zunendaritza amankomunean jartzen zituen.
Plenuak lau ardatz zituen:
Kirol praktikari izaera transzendentala eman.
Espainiar kirolak atzerrian presentzia izatea, JJOOan esate baterako.
Antolakuntza organigraman ezarritako erreforma txikiak.
Hobekuntza materialaren balorazioa.
-Moscardó kirol basikoak nahiago zituen: gimnasia, igeriketa eta atletismoa. Kirol materialismoari kritika egiten “El deporte, en el corazón y, sobre todo, en el alma” (“Delegación Nacional de Deportes”, 1955).
|
- Prestaketa eskaza konpetizio internazionaletarako:
1948-ko Londreseko Olinpiar Jokoetako aktuazio txarra. Bi arrazoiengatik:
1) Kirol emaitzak.
2) Direktiben onarpena bilera internazionaletan.
|
Arautegi aldaketa zuzendaritza kontseiluko partaideen aukeraketan, bi kide falangeko junta militarrekoak izan beharra suprimitu egin zen (Pleno 1951).
-Futboleko federakuntzako organizazioan futbol jubenilaren implantazioa eratu zen, “El Frente De Juventudes”-ek boterea galdu 18 urte baino gutxiagoko kirolariengan (Pleno 1951).
Kirolarientzat fitxa medikuak eta tarifa ferrobiarioen beherapenak heldu ziren 1950an.
Aldi berean, 3 helburu konkretatu ziren:
-zelai eta instalazioen eraikuntza.
-material etorkinaren inportazioa.
-kinielekin onura ekonomikoak lortzea.
-Moscardó generalaren heriotza 1956an, bere oinordekoa Jose Antonio Elola Olaso falangista izan zen, honek diskurtsoan eransketa txiki batzuk egitea baimendu zuen.
|
Falangearen kirol erakundeak izen aldaketa jasan zuen, Delegacion Nacional de Educacion Fisica y Deportes deitzera pasa zen.
Elolak planteamentu berriak sintetizatu zituen leman; “el deporte, necesidad pública”.
Delegazioak direktibako zuzendaria aukeratuko du, baina zuzendaritza kontseilura klubak berak sartu ahal ditu partaideak (1961).
-Mugimenduzko kirolak federakuntzetan integratzen hasten dira, kirol falangistaren porrotarekin bat.
Servicio de Divulgacion Tecnico Deportivo bat eratu egin zen Mutualidan General Deportiva-rekin batera 1961an.
Aurreko hau ezin izan zen finantziatu 1961an La Ley de Educacion Fisica aprobatu zen harte.
-Delegazioaren mozkinen igoera ekarri zuen, kinielen partehartzearen %22aren igoerari esker
|
Kontraesana zegoen diskurtsoaren eta ekintzen artean.
-Denboran aurrera joanda, 1940-1950 hamarkadetan kirol espekatuluaren espantzioa eman zen, futbolaren domeinu absolutuarekin.
Kirola praktikatzen zuen jendea gutxi zen, kirol profesionalaren elitea handituz zihoan einean. Honen adibidea eskubaloiaren kasua izan daiteke; izan ere, Lehen nazioarteko partidua, 1949an, bartzelonan jokatu zen 3-1 irabaziz Frantziari. Taldean 15 jokalari katalan eta euskaldun bat zeuden. 1951.ean Lehen Maila nazionala sortu zen eta ordurako taldeak zazpi jokalariz osaturik zeuden.
Horretaz gain, hamarkada honetan hasi zen beisbola Espainian sartzen, 1940ko hamarkada erdialdera hain zuzen ere. Beste herrialde europeoekin alderatuz, beisbolak gehiago tardatu zuen iristen, kirol honen inguruan zegoen debekuagatik; baina behin arazo guztiak pasata, ez zen arazorik izan kirol hau Espainian sartzeko. Garai hartan Espainiara emigratu zuten kubatarren eskutik. Futbol taldeek, kirol hau Espainian sartzen hasi zela ohartarazi zirenean, beraien beisbol taldeak sortzen hasi ziren. Horrela, Real Madrid, Atletico de Madrid, FC Barcelona… bezalako taldeak existitzen hasi ziren.
Hamarkada horreta baita ere Espainiako Beisbol Federazioa sortu zen (1944ko martxoaren 23an), eta behin II. Mundu Gerra amaitu zenean, Espainiako beisboleko liga sortu zen, eta herrialdea nazioarteko txapelketetan lehiatzen hasi zen.
DNDaren helburu nagusia kontrola izaten jarraitzen zuen, ez praktikaren potentzializazioa.
Prebentzioak kirol femeninoan, eleiza katolikoaren laguntzarekin batera.
|
Kirolari gutxi batzuk bakarrik gailendu ziren:
-Guillem Timoner, pistako ziklismoko munduko txapelduna (1955).
-Federico Bahamontes, Tour-aren irabazlea (1959).
-Joaquin Blume gimnasta, 1960eko Joko olimpikoen esperantza zena.
Hauek ziren espainiako kirol maila pixkat makilatzen zuten kirolariak, 1956-rarte, Real Madrilek Europako kopak irabazten hasi zenean hain zuzen ere.
Bartzelonan ospatu ziren 2. Joko Medirraneoak 1955an garrantzi handia izan zuten, hala ere, ez die Olinpiar Jokoen ordezko bat izateari uzten.
Espainiar kirolaren maila baxua agerian gelditu zen Joko Olinpiarretan izan zuten partehartze txarragatik, kirolaren praktika zabaldu nahi ez izateagatik.
-1956ko Olinpiar Jokoak boikoteatuak izan ziren Hungariako inbazio sobietikoaren protesta moduan (COE 1956). Espainiari hau ondo etorri zitzaion, kirol delegazio on bat bidaltzeko zuen diru faltagatik.
|
-1940-1950eko hamarkadek kirol atzerapen nabaria izan zuten. Honen adibide garbia eskubaloiarena da, non 1936. urtean Berlingo olinpiadetan zegoen (oraindik futbolaren arau berdinekin), baina, berehala, olinpiadetatik desagertu, eta ez zen 1972. urteko Municheko olinpiadak arte agertu, non jada 7 jokalariz osatutako talde eta arau berriztatuak zeuden (1942. urtean Amsterdamen sortutako Nazioarteko Eskubaloi Federazioak bermatuta).
|
Espainiako gizarteari buruz hitz egingo dugu ondoren. Eta Espainiako gizartearekin batera, aurretik egin dugun moduan, Euskal Herriko gizartean gertatu zena azalduko dugu, oso lotuta baitoaz. Gure kirolek (eskubaloiak, saskibaloia, boleibolak…) eragin handia izan baitzuen Espainiako eta Euskal Herriko gizartean. Beisbolak Euskal Herrian izan zuen eragina bitxia eta polita da (behean agertzen den Obesoren elkarrizketan ikusten da hau).
|
Gazteria beti izan da edozein gobernuren gustokoa bere alde eduki nahian. Talde honek indar handia duelako, ideiak errez bereganatzen dituztelako, baina gehienbat talde hau gobernuaren aurka badago, gobernuak estatuan ezarri nahi duen ordenaren aurka egingo dutelako. Hau jakinda, Frankismoa aztertzen gaudelarik ikusi dezakegu edozein estatu totalitariok egin duena gazteentzako politika dela, hauek bere bandu eta menpe egoteko.
-Frankismoak, Gerra Zibiletik zebilen hau egin nahian. Hauek zera egin zuten, 7-21 urte bitarteko gazteak kontrolatu beraien ideologiara gerturatu, gerora erregimenera gerturatzeko. Beraz, 1940ean Mugimenduaren Zinegotziak ‘’Frente de Juventudes’’ organismoa sortu zuten hurrengo helburuak lortzeko, gazteen hasiera bermatu euren bandu nazionalistan heziketa fisiko eta kiroletan. Mutilentzako ‘’hezkuntza paramilitarra’’ eta neskentzako ‘’etxeko hezkuntza’’ aparte, hasiera batetik bi sexuak bereiztuz. Gure kirolarekin bat datorrenez, aipatzekoa da, Frente de Juventudes izan zela eskubaloiaren kirol arloa Espainian lehen aldiz era formalean antolatzen zuena estatu mailan --nahiz eta kirol honen aurkipena jatorri militarretik etorri (Toledo, Ferrol, Bartzelonan…)--. Hau Gerra Zibilaren ostean izan zen . 1941. urtean sortu zen Espaniako Eskubaloi federazioa eta 42-43. urteetan lehen denboraldia. Frente de Juventudes organismoa ez zen eskubaloiaren arloan soilik aritu. San Fernandorekin batera, Araban sortutako lehenengo kluba izan zen. 1949. urtean izan zen hau, non Arabako saskibaloiak bere lehen urratsak eman zituen Gasteizko ikastetxean kirol jarduerei esker.
|
Nahiz eta esfortzuak egin gazteria bereganatzeko, lehenengo urteetan jada beherakada handia jasan zuten mutilen aldetik. Bestetik, emakumeak pixkat gehiago ziren afiliatu kopuruan. Hau etzetorren bat beraiek ezarri nahi zituzten premisa edo ideologia maskulinoaren aldekoarekin.
Horregatik, Seccion Femenina diturikoak Frente deJuventudesetik banandu eta haueri neska gazteen hezkuntzaz arduratzea ezarri zitzaien helburu nagusi gisa.
Aurrera jarraituz, hauek ezarritako helburuen artean eta zituzten baliabideak ikusiz ezinezkoa zela argi zegoen. Hala ere, Frente de Juventudes taldeak berdin jarraitu zuen 21 urte baino gazteagien hezkuntza etiko (ideologia franksta) eta hezkuntza fisikoa kontrolatuz. Honek eliza katolikoarekin konfrontamendu argia ekarri zuen, zere eta ideologia katolikoaren galera Gerra Zibilaren ondoren galdutako prestigioaberreskuratu nahian, hezkuntzan muturrak sortu nahi zituzten.
|
Hau alde batera utziz, Frenteak irakasle edo adoktrinadore talde profesionala sortu zuen lortu gabeko helburuak lortu nahian, hau da, mutil gazteak bereganatzea. Honela, falangeagatik gertu zeuden irakasle hauekin, Escuela de Mandos de Instrucotres Juvenilesan sortuak, eta ez ziren behar beste zegoen demanda guztia burutzeko.
Irakasle hauek oso prestigio handikoak ziren partiduaren barnean, regimenaren bermatzea euren eskuetan zegoelako. Oso prozesu gogorretatik pasa ziren instruktore izan ahal izateko.
|
-1940-60 tarteko eboluzio sozio-politiko-ekonomikoa dela eta erreztu egin zuen instruktore gazteekiko zituzten gertutasun binkuluetara. Zeren eta, Frente de las Juventudes denaren deterioro ideologikoa dela eta, ideologia formatuago bateri begira hasi ziren lanean, ideologia falangikoetara gerturatu baino. Gure kirolei dagokienez, etapa honetan hasi zen, hain zuzen ere, beisbola Euskal Herrian sartzen. Alfredo Obeso kubatarraren eskutik sartu zen: 1946an ekarri zuen Bilbora, nahiz eta 1935ean Mexikoko zenbait marinelek “Campa de los Ingleses” izeneko zelaian partida batzuk jokatu. (Amaieran Alfredo Obesok emandako elkarrizketa, beisbolaren hasierak Euskal Herrian nola izan ziren kontatzen).
Beisbolaren kasuaz gain, saskibaloiarena ere azaltzekoa da. Kirol hau Bizkaian sartu ostean, Gipuzkoan ere arrakasta izan zuen, eta 1940. urtean Gipuzkoako Federazioa sortu zen. Lehen presidentea Sebastian Silveti C.D. Fortuna saskibaloia kluba sortu zuen Donostiako lehen elkartea izan zen. Kirol honen hazkundearen ondorioz 1940an Gipuzkuako lehen txapelketa antolatu zen eta CD San Fernando garaile ezarri zen.
Horretaz gain, hockeyaren kasua ere aipagarria da garai honetan. 1941eko urtarrilean Donostiako goarnizioan zeuden beste kataluniar batzuk Gasteizko goarniziokoekin kontaktuan jarri eta Gasteizen hockey talde bat eratzeko eskatu zieten. Hori dela eta, Gasteizko goarnizioko jokalariak bildu eta denbora librean entrenamenduak egiten hasi ziren, eta handik egun gutxira, jokalari horiek talde bat osatu eta “Deportivo Alaves” izenarekin Gipuzkoako Eskualdeko Hockey Txapelketan hartu zuten parte. Bertan partida bakarra jokatu zuten, eta “Círculo de San Ignacio” taldearen aurka galdu zuten. Handik zortzi egunera, Gasteizen lehen hockey partida antolatu zen , eta bertan Deportivo Alaves taldeak Donostiako CAPU taldearen aurka 1 eta 3ko emaitzaz galdu zuen.
Baina hala ere, ordutik aurrera, nahiz eta hasiera batean partida batuk jokatu, Araban hockeya indarra galduz joan zen 1984ko irailera arte itzalita egon zen, Arabako Federazioa sortu arte.
Baina nahiz eta Araban indarra galdu, Gipuzkoan eta Bizkaian indarrean jarraitu zuen hockeyak. Horrela, 1946an, orduan Gipuzkoako txapeldun zen Amaiak-Bat taldeak Madrilen jokatutako Espainiako txapelketan amaierako fasera heltze lortu zuen, nahiz eta gero kanporatua izan zen.
|
-Garai hartako eboluzioarekin jarraituz, DND-k (Delegcion Nacional de Deportes) Jefatura del Estadok sortua, autonomia handia izan zuen, 3 zati nagusitan banatua izan zen. Lehena, partiduaren kirolak zuzentzen ziituen, beste batek, kirol federatuak, eta azkenak ejerzitoaren kirolak. Bestetik heziketa fisikoa eta kirola 21 urte azpikoena Frente de Juventudes eta Seccion Femeniak zuzentzen zuten sexuak ezberdinduz.
-1956an, desfalangizazio prozesua hasi zela, eskola ezberdinetara estatuak kirolarekin ez, baizik politikarekin erlazio zuten irakasleak sartu zituzten, haserrea sortuz gizartean.
-Hasiera batean, eliza mugimendu honetatik at gelditu zen, baina elizak autoritateak ahal beste egin zuen argi gelditzeko kirola heziketa nazional-katolikoa zela. Elizaren botere galtze hau azkar aldatu baitzen, zeren eta eskola kirolean eskola erlijiosoetako taldeek lortutako emaitza honak jaso ondoren, hauek inbertsio handiak egin baitziztuzten euren eskoletako kirol eraikink hobetzeko. Ondorioz, familia asko erakarri zituzten.
|
-Gerra ondorengo urteetan, dibertsioa eta asialdia behar psikologikoa bilakatu zen, zegoen gizarte itzaldua argi bila zioalarik. Beraz, falangeak aukera ezberdinak eman zituzten gai honen inguruan gazteak bereganatzeko. Eta hauek ematen ez zituzten aukeretako bat sortzen zituzten taldeak isilpean antolatu behar ziren , boy socouts...
-Argi ikusten da gizartearen kontrolerako erabiltzen zela heziketa fisiko eskolarra eta eskolaz kanpokoa.
|
-Momentuko nazioko kirolarien garaipenak direla eta, sorte eta esfortzu handiz lortuak preparazio teknikorik gabe, eraikin eta instalazio handiagoak egiten hasi ziren. Baita ere mundu periodistikoa agertzen hasten da (Marca, Mundo Deportivo...) kinielak antoltzen dira…
-Aurrera joan ala, 1950. Hamarkadaren erdialdera, heziketa modu berriak beharrezkoak ziren. Beraz, DND, orain Delegacion nacional de Educacion Fisica y Deportes (DNEFD) metodologia berri eta askoz ere teknikoago batean bilakatu zen ( heziketa fisikoa antolatuz, bultzatuz, eraikinak zainduz, eta teknikaren formazio pertsonala gidatuz eta zuzenduz beste gauzen artean). Hau pasa ondoren, hainbat lorpen nazional iritsi ziren, eta hauek gizarteak estatuaren aurka egiten zituzten manifestazioak estaltzeko balezkoa izan zitzaion Francoren dikatudura falagistari, kirolari hauek heroe nazional bihurtuz. Bestetik, kirol popularrean zeuden kirolari onenak ez zuten mirespenik jasotzen estauaren aldetik, eliteko kirola bakarrik babestuz.
|
-Esan bezala DND-k botere osoa zuen kirol asuntuan, eta hauek kirolari denak kontrolatu nahian, gaztetatik jarraipen zehatza egiten zen, ‘’las joyas de la corona’’ bilatuz, hau da, kirolari tebeenak eta estatutik gertuen zeuden kirolariak.
-Kirolari haueri irteera profesionala eman nahian, ‘’normas reguladas’’ deiturikoak sortu ziren hauek heziketa fisikoaren aptitudeenn arabera, lehen hezkuntzako kirolari gazteak 3 mailatan desberdinduz, urrea, zilarra eta brontzea mutilen kasuan eta proba batzuk eginez eta hauen emaitzen arabera neskak.
|
-Kirola eta eskola hasieratik egon dira batera bidean, Ingalaterran Pubilc Schooletatik, hinela estatuak hemen eskua hartuz halburu finko batzuk lortu zitzazkeen gazteria kontrolatuz.
-Bestetik, irakasleak Secretaria General de Movimientok sortutako joku eskolarretan parte hartzen zuen, beraz, Hezkuntza Sailak ez zuen inola ere hemen parte hartzen. Zentru pribatuek hau euren promoziorako erabili zuten, zeren eta 1949 Joku Eskolarren hasieratik hauek euren emaitza bikainetaz baliatuz. Ondoren 1969. Urtean nesken joku eskolarrak hasi ziren “Seccion Femeninak” sortu zen.
Anekdota gisa Euskal Herriaren kasuan, Francoren diktaduran zehar aipagarria da saskibaloiaren inguruan, 1952. urtean, Espainia eta Belgikaren arteko nazioarteko partida jokatu zela Euskalduna frontoian. Partida horretan frankismoaren parafernalia ikusi zen zeuden ikusleak ikusirik: Zugazagoitia, Genaro Riesta..
Obesok eskainitako elkarrizketa batean azaldu zuen nola izan ziren beisbolaren hasierak Euskal Herrian:
Berak beisbola kuban ikasi zuen txikia zenean eta han oso zaletua egin zen. Gerora, bere familiarekin Bilbora etorri zen bizitzera eta nola hemen beisbolarekin kontakturik ez zuenez, Bilboko egunkari batean iragarki bat jartzea erabaki zuen, jokalariak eskatuz. Taberna batean hitzaldi bat eman zuen eta hortik, zuzendaritza eta lehen taldeak sortzeko ideiarekin atera ziren (berehala sortu zuten).
Materiala eta jokalekuak aurkitzeko arazoak izan zituzten: eskularruak Obesok berak egin behar zituen, bolak eskupelotakoei eskatu eta zinta isolatzailea jarriz lortu zituzten eta bateak aroztegi batean egiten zituzten (jakina, pisu handia zuten eta berehala okertzen ziren).
Ilusio horri esker, 1947an Bizkaiako Pelota-Base (Base-ball) Federazioa sortu zen eta lehen presidentea Manuel Palacio izan zen. Ordurako Bizkaian bederatzi jokalariko sei talde existitzen ziren.
1947.urtean bertan, Burgosen, irailean egin ziren Espainiako Txapelketetan bederatzi jokalari bilbotarrek parte hartu zuten, Athleticen koloredun kamisetekin, baina ez zuten arrakastarik izan. Eta horrela, ilusioz eta lanez, kirol honek aurrera egin zuen.
Hurrengo urtean San Mamesen Hércules de Las Corts izeneko taldeak Club Deportivo taldearen aurka jokatu zuen partida bat. Ikuskizun honek San Mames guztia bete zuen; izan ere, hainbat jokalari ezagun baitzeuden berdegunean. Hala eta guztiz ere, megafoniatik partiduan zehar egiten ziren ekintzak eta jokaldiak azaltzen aritu ziren, oraindik ikusleek kirol hau ez baitzuten ondo ezagutzen.
Nabarmentzekoa da 1950ean beisbol talde berri bat sortu zela Bilbon, bere jarduera luzean maila ona izan zuena: Iturrigorri
1954ean Bizkaiko hiriburuan Bigarren Mailako Txapelketa Nazionala izan zen, eta talde hauek parte hartu zuten: Bartzelonako Picadero, Madrilgo Acero, Iruñeko Aldapa eta Bizkaiko Club Deportivo. Finala bilbotarren eta madrildarren artean jokatu zen, eta Club Deportivo atera zen garaile.
Iruñeko Aldaparen kasua berezia da: 1947.urtean sortu zen talde bat izan zen eta hogei urtetan zehar maila nazionalean nafarroako beisbola ordezkatu zuen taldea izan zen. Beste klub batzuk ere eragin zuten (Cordovilla, San Fermin…), nahiz eta indar gutxiagorekin, nafarroako beisbola estatu mailan bigarrena izatera, katalanen atzetik soilik.
Euskal beisbolaren historiarekin jarraituz, urte batzuk beranduago, 1965eko urtarrilaren 25etik 29ra Torrejango hegazkin-basean beisbolaren hobetzeko ikastaro bat eman zuten AEB-etako XVI. Aire Indarreko soldaduentzat.
Horrela, ekintza txikien bitartez, Euskal Herriko beisbolak hazten jarraitzen zuen jokalari kopuruari eta kalitateari dagokionez.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario