domingo, 10 de mayo de 2015

Kirol kalifornianoen agerpena / Trantsiziotik Bartzelonako Joko olinpikoak arte

EUROPA
GIZARTEA:1979. Urtean Sobietarrek Afganistan inbaditu zuten. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren armada eta mujahidinen arteko gatazka armatua izan zen, hamar urtez Afganistan hondatu zuena. SESB eta AEB nahasirik baitzeuden, Gerra Hotzarenazkenetako krisitzat hartzen da.


1980an Irak eta Iranen arteko gerra hasi zen, Irak garaile bihurtu zen azkenik 8 urte gerran aritu ostean. Hala ere, ez zuen inongo onurarik lortu, izan ere, Iranek gogor aurre egin zien Iraken erasoei.
1984an, bi gauza garrantzitsu izan ziren batetik Indira Gandhiren asesinatoa eta bestetik milaka indarren hilketa gas posoitsuek eraginda. 1984An erail zuten, agintean 15 urtez aritu ostean. Indiak izan duen lehendabiziko emakumezko Lehen Ministroa eta egundaino bakarra da, azken izena bera izan arren Mohandas Gandhirekin loturarik ez duena.
Txernobylgo hondamendia  Txernobil hirian gertatu zen 1986an apirilaren 26an. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, Istripu Nuklearraren Nazioarteko Eskalan 7. mailan kokatzen da (denetan handiena). Egun hartan, Lenin zentral nuklearreko 4. erreaktorean bat-bateko potentzia igoera bat izan zen. Honek erreaktore nuklearraren nukleoa gehiegi berotzea eragin zuen; ondorioz, bere barnean bildutako hidrogenoa lehertu egin zen, energia elektrikoaren horniketa eten egin zela simulatzeko proba batean.


1987an Errusia eta Estatu Batuen arteko akordioa gauzatu zen “desarme nuclear”a izateko bi alderdien artean.


1990ean bakearen sinbolo den Nelson Mandela liberatu zuten eta urtebete geroago Golfoko Gerra hasi zen. Gerraren sorrera, honela izan zen,Gatazka Irakek Kuwait inbaditzean sortu zen, 1990ko abuztuaren 2an. Saddam Hussein Irakeko buruak erasoa agindu zuen, nonbait, Kuwaiteko petrolio erreserbak eskuratzeko, Kuwaiteko zorra kitatzeko, eta eskualdean Irakeko boterea handitzeko. Maastrichteko Ituna edo Europar Batasunaren Tratatua gaur egungo Europako Batasuna sortarazi zuen ituna izan zen. Aurretik egindako urratsek —Parisko Ituna (1951), Erromako Ituna (1957) eta Europako Akta Bakarra (1986)— emandako aurrerapauso ekonomikoei batasun politikoa bultzatzeko nahia gehitu zitzaien. Europar Elkartea Europar Batasuna bihurtu zuen Itunak. 1991. urteko abenduan onartu zen, eta 1992ko otsailaren 7an Holandako Maastricht hirian sinatu zuten gobernuburuek. Itunak zekartzan aldaketa handiak medio, Elkarteko herrialdeetako Parlamentuek ez zuten berretsi 1993. urteko amaierara arte, Europa osoan barrena zabaldu zen Itunaren aldeko eta kontrako eztabaidaren artean. Ituna 1993ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean.


KIROLA:


C.Pocielon usteetan, 60. hamarkadatik aurrera, oposiziorik gabeko kirol indibidualetan egon zen eboluzioa nabaria da. Lehen ardatza desterritorializazioan datza, hau da, ibilbidea kale markatuetan egitetik definitu gabekoa izatera pasatzen da, eboluzio honen bidez:


1- Kaleetako modalitatea: Ibilbidea markatuta dagoen lehiaketa zuzena. Adibidez: arrauna, txirrindularitza pistan...


2- Modalitate balizatua: ibilbide oztopatua, enfrentamendu zuzen gabe. Adibidez: trial, igeriketa ibaian…


3- Modalitate askea edo kaliforniako kirolak: naturan praktikatzen dira, ziurgabetasun haundiarekin. Adibidez: zikloturismoa, ibai jaitsiera...


4- Abentura eta arriskuko naturako praktikak. Adibidez: desnibel handiko eskia...


Kaliforniako kirolak naturan egiten dira ziurgabetasunez, gorptzaz kanpoko indarrak aprobetxatzean datza tresnaren bat erabiliz (taula, patina...)


Gutxinaka kirol mota hauen inguruko elementuak (erropa, tresneria, bizi estiloa) gazte kulturaren ikur bihurtu ziren ospea sortuz. Kirolari asko profesional egin ziren, material enpresen irudi bihurtuz, eta klubak ere sortzen hasi ziren materiala eta garraioa eskuragarriagoak egiteko, espedizioak antolatzeko etabar.


1985. urtean, komunikabideak izugarri zabaldu ziren gehien bat telebista, eta merkataritzari esker kirol askotara dirutza handiak iritsi ziren, eta kirola globalizatu egin zen mundu guztian.

ESPAINIA:
GIZARTEA


Espainiako transizioa 1975an hasi zen, Frankoren heriotzaren ondoren. Momentu horretan Arias Navarro zen Gobernuko presidente, ETAk Carrero Blanco hil baitzuen 1973ko abenduan (Frankok hasiera batean izendatu zuena postu horretarako), kotxe bonba batekin.
Frankoren botere absolutua hirutan zatitu zen, Estatuko buruzagia (Juan Carlos I. erregea), Gobernuko presidentea (Arias Navarro) eta Gorteetako lehendakaria (Torcuato Fernandez Miranda); Erregeak eta Torcuato Fernandez Mirandak helburu zutena zen Arias Navarro dimitiaraztea, hau ez baitzegoen erreformen alde. Bestalde, Elizak babesa eman zion publikoki erreforma prozesuari. Azkenik, lurralde osoan zehar herri ekimenak egon ziren, gizartea kalera ateraz, amnistia, askatasuna eta autonomia eskatuz.… eta honi izugarrizko errepresioa egin zitzaion, borroka itzelak sortuz kaleetan. Adibide nagusienak, Xurramendi eta Gasteizko hilketak dira.


Transizio garaiko indar politikoen barruan hainbat gobernu egon ziren. Lehenik, Arias Navarroren gobernua egon zen (1975-11/1976-07). Hauek ez zuten nahi inolako demokraziarik. Bestalde, sektore erreformista zegoen, Torcuato Fernandez Miranda eta Erregea partaide zituelarik. Hauek krisi ekonomiko eta sozialak bultzatzen zituen, gizartearen presiopean.


Bigarrenik, Adolfo Suarezen lehenengo gobernua (1976-07/1979-03) egon zen. Honek erreforma politikoak egin zituen: amnistia, elkarrizketa oposizioko guztiekin… eta Erreforma Politikoen Legea ezarri zuen (1976-09). Sektore moderatuak garaipena lortu zuen . Baina, hauek ere oposizio politikoa eduki zuten, baina koordinazio demokratiko bat egon zen, baita oposizioarekin elkarrizketak ere, armada eta eliza botere faktikoak zirelarik.


1977. urteak garrantzia handia eduki zuen. Alde batetik, eskuineko terrorismoa sortu zen, Fuerza Nueva eta Guerrilerros de Cristo Rey-ren eskutik. Bi talde terrorista hauek urtarrilean Atochako atentatua egin zuten. Bestalde, ETA eta GRAPO talde terrorista ezkertiarrak zeuden. Hauek militarren aurka egin zuten militarrak asaldatuz. Hauen estrategia tentsioa areagotzea zen.


Hauteskunde hauei esker UCD izan zen gobernuan zegoena.. Egoera ekonomiko txarrari aurre egiteko erreforma batzuk egin zituzten, E.E.E.rekin harremanak bultzatu zituzten, zerga-erreforma bat egon zen, eta langabeziaren aurka borroka egin zen. 1977ko urriaren 25ean Monkloako Ituna sinatu zen. Ondorioak, gizarte giro hobea, gatazka gutxiagorekin eta lan harremanen normalizazioarekin; eta ogasun erreformak ere ezarri ziren 3 zerga mota bereizten zituena: errentarekin lotua, gastuaren gainekoa eta ondare eta transmisioarena.


Horretaz gain, autonomien instituzionalizatzea funtsezko gaia zen. Katalunian, Suarezek konbentzitu zuen Josep Tarradellas itzultzeko eta dekretuz Generalitat-eko President izendatu zuen. Euskadin, hauteskundeetan EAJk irabazi zuenez autonomia proiektu bat martxan hasi zen eta dekretuz, Euskal Kontseilu Nagusia ezarri zen, Ramon Rubial buru zuelarik.


Azkenik, indar guztien artean Konstituzioa idatzi zuten, EAJ izan ezik. 1978ko Konstituzioa, monarkiak onartu zuen, ezker indarren praktikotasunari esker. Erregimen parlamentarioa ezarri zen. Estatua deszentralizatu egin zen autonomien estatua izanik lurralde guztientzat. Erregimena ere, akonfesionala bihurtu zen. Eskubide indibidualak ere oso defendituak egon ziren. Erreferenduma 1978ko abenduaren 6an egin zen.


1979ko hauteskundeetan UCDk bere bigarren gobernua lortu zuen. Lehenengo autonomia estatutuak onartu ziren, Katalunian(1979/10/25), Euskadin(1979/12/18), Galizian eta Andaluzian. Gainera, krisi ekonomikoarekin bizi baldintzak okertu egin ziren. Horretaz gain, terrorismoa oso aktibo zegoen, ETAk 1978an 65 hilketa egin zituen, Batallon Vasco Español-ak ETAko pertsonai inportante bat hil zuen (Argala), eta GRAPO, ejertzitoaren haserrea sortu zutena. Bukaeran, gai gatazkatsuak medio eta 3 gobernu aldaketa ondoren, Suarezek dimititu egin zuen 1981eko urtarrilaren 19an. Ondoren, Calvo Sotelo jarri zuten, eta otsailaren 23an estatu kolpe saiakera gertatu zen. 1981-82 urteen artean, harmonizazio autonomiko bat egon zen, gaur egungo autonomia banaketa ezarriz.


Hego Euskal Herrian 1979an Gernikako Estatutua sortu zen. Proiektuak, negoziazio asko eduki ondoren, tira birak egon zirelako muga geografikoengatik, Gorteetan eta erreferendumean onartua izan behar baitzen. Eskumenen eskualdatzean ere negozioak egon ziren, garrantzitsuena ekonomia izanik. Lortutakoan, estatutua ezarri zen.


Amaitzeko Calvo Soteloren gobernuaren ondoren, Felipe Gonzalezena etorri zen (1982-10 / 1996-03) urteetan zehar.


KIROLA :


1975. urtean Franco hil zen, horren eraginez erregimen zahrra agindutik kendu zen, eta kirolaren helburuak herriaren ideologia garatzea eta gazteak erroldatzea ziren. Francoren heriotzaren aurretik kirola politizatuta zegoen, eta federazio eta instituto guztiak militarren menpean asktasun gabe.


Hurrengo urteetan, lurraldeko hiru adminiztrazioak batu agin ziren: autonomia erkidegoak, administrazio lokalak eta baita estatuko administrazio orokorrak ere. Garai honetan, autonomia erkidego bakoitzak bere arau eta estatuto propioak ditu kirolean, eta antolamendua sektorepubliko eta probatuaren arteko kolaborazioan oinarritzen zen.


Hainbat Instituzio garrantzitsu zeuden publikoak (“Consejo superior de Deportes”, “Direcciones Generales de Deportes de las comunidades Autonomas”...) zein pribatuak (“Comites olímpico y paralímpico Español”, liga profesionalak...)


Inbertsio nabarmen bat egin zen espainiako kriola nazioartera zabaltzeko 1990. urteko lege organikoak dion bezala.
“ADO92” plana ezarri zuten. Plan honek 4urteko laguntza ematen zien goi-mailako kirolariei Olinpiar Jokoetarako prestatzeko. Honek ondorio eraginkorrak izan zituen, izan ere Bartzelonako Olinpiadetak 22 domina lortu ziren (aurreko urteko guztietan lortutako ia kopurua berdina).


Espainian hainbat kirol ekitaldi egin ziren garai honetan. Lehengo 1982. urtean ospatu zen Espainiako munduko txapelketa izan zen, sei urte lehenagotik hasi ziren prestatzen, eta munduko txapelketa honek herrialdea piskat eraberritzeko zuen. Ekonomikoki ere aurrekontu handia erabili zuen Espainiak esandakoa egiteko (7360 milioi peseta).


Bigarren ekitaldi garrantzitsua 1992. urteko Joko Olinpikoak izan ziren. Joko hauek Bartzelonan izan zen, eta antolakuntzari dagokionez, laguntza ekonomiko handi batez baliatuz, talde politiko, sozial eta ekonomikoak bateratuta jardun zuten. Ordurarte Espainian izan zen ekitaldi eraginkorrena izan zen, eta kirolaren hazkundea eta egonkortasuna ekarri zizkion herriari.


EUSKAL HERRIA


GIZARTEA:
Franco hil zenean, libertate, askatasun eta poztasunezko etapa bat garatu zen, baina Euskal Herrian arin ahaldatu zen dena.


Euskal Herrian izan zen garapenaren ostean, 1974-1975. urte bitartean desoreka garaia hasi zen ekonomikoki, ondrioz krisi zakon batean sartu zen. Biztanleria gehien bat hirien inguruan bildu ziren, eta zegoen egoeraz arduratuta urbanizatzeko prozezua eta sektore industriala era antolatu gabean egin zen arineketan. 1975. urtean, Bilbon Bizkaiko %79a bizi zen, Gasteizen Arabako %73,1a, Donostin Gipuzkoako%57,6a eta Iruñean Nafarroako %46,8.


1975-1980. urteetan Demokrazia jarri zen boterean, eta horrekin batera estrategia desberdinak hasi ziren Euskal Herriaren etorkizun politikoa erabakitzeko. Momentu hau oso garrantzitsua izan zen Euskadiko historian izan ere erabaki asko eta garrantzitsuak hartu ziren oso denbora urrian.


Horretaz gain, Demokraziarako bidean, Euskal Herriko kaleak biolentzia politikoaz bete ziren. ETA erreferente sinboliko bihurtu zen nolabait partidu politikoetara edo mugimendu sozial edo kulturalak egiten zituzten jendearentzat.


Urte batzuk geroago, eta bi taldetan banatu zen ETA (pm) eta ETA (m). ETA (pm)k terrorismoa utzi zuen 1981n, 23-F -ko Estatu Kolpea izan zenetik 6 egunetara. Izan ere, arriskuan jartzen zuen 1975. urtetik horra arte egindako lan guztia eta lortutako guztia.

1980Ean, PNV jarri zen agindupean eta 2009. urtera arte iraun zuen, errekonbertsio industrial latz bat jasan ostean. Partidu politiko honetan, non EA sortu zen, koalizioko gobernuak sozialistengana eraman zituen Jose Antonio Ardanzaren presidentetzapean 12 urtez.

KIROLA:

1976. urtean Bizkaiko beisbolaren urterik onenetakoa izan zen (onena ez esatearren): Ralpek Trofeo Federación lehiaketa irabazi zuen, eta Iturrigorrik Espainiako Txapelketaren finala irabazi zuen Madrilgo Johnson-Johnson taldearen aurka. Nabarmentzekoa da Iturrigorriko hiru jokalariei saria eman zietela zelaian egindako lanari esker: bateatzailerik onena Jesus Perez-eri eman zioten, jaurtitzailerik onena Salvador izan zen eta jokalaririk onena (bai erasoan eta bai defentsan) Ernesto Madariagak lortu zuen.

1980. urtean, Euskadiko Saskibaloi Federazioa sortu zen. Lehen partidak Kataluniaren aurka jokatu zituen. Komunikabideek aipatu zuten Kataluniarekin jokatutako partidek bihotzeko egoerak eta egoera aberkoiak izan zituztela. Urte horretan, Sustraia taldeari esker, nesken selekzioak debuta egin zuten Mexikoren aurka Anoeta jokalekuan. Horren ostea, lapsusa izan zen hamairu urtean inogno partidarik jokatu gabe Bosnia Herzegovina taldearen aurkako partidura arte, espero zen moduan galdu egin zuen junior kategoriko Australiarrei garaituz. Hurrengo urteetan, hainbat partidu jokatu zituen selekzio desberdinen aurka, baina bat nabarmentzekotan Kubaren aurkako partiduak izan ziren aurkariak zuen gaitasun fisikoa ikusirik.

1980an, lehen aldiz, Euskadiko besiboleko lehen selekzioa deitu zutena eratu zen, baina Bizkaiko Federazioak koordinatuta. Urte hortako abuztuaren 19an II. Bizkaiko Kirolaren Erakusketaren (Kirol Bizkaia 80) ekintzen barruan, Euskadiko Beisbol Federakuntzak lehen partida jokatu zuen. Frantziako selekzioaren aurka izan zen, Belgikari (garai hartan Europako hirugarren selekziorik onenari) irabazi zion taldearen aurka.
Selekzio honen lehen hautatzailea Alfredo Obeso bera izan zen. Selekzio hau bizkaitar eta nafarroar jokalariez osatuta zegoen, orduan ez zelako existitzen talderik Gipuzkoan, ezta Araban ere.Partidua berdinketan amaitu zen, nahiz eta egunkarien iritziz Euskadik emaitza hobea merezi izan. Frantziarrei 6-0 irabazten joan ziren eta, euskaldunak irabaziz gero, sekulako “booma” izango zen Europako beisbolean.

Arrate (Eibar), UPV(Barakaldo), Anaitasuna (Iruña) eta beste talde txikiago batzuk batuz, 1980. eko Abuztuaren 22an Euskadiko lehen Eskubaloiko Selekzioa sortu zuten Kataluniaren aurkako amistoso baten debutatuz, eta urte berdineko abenduaren 1ean lehenengo lehiaketan parte hartu zuen, gainera Euskal Selekzioak antolatuta, I.Gabon Kopa juan etorriko partidak Donostia eta Bilbon, Jugoslabiaren Selekzioaren aurka, biak irabasiz Euskadiko Selekzioak.

Hiru urte beranduago, Euskadiko Beisboleko selekzioak Zaragozako Beisboleko Base Amerikarreko Lehen Lehiaketan parte hartu zuen, 1983ko apirilean. Lau taldeko Lehiaketa izan zen non Zaragozako bi taldek (Halcones eta Democráticos), base amerikarreko talde batek eta Euskadiko selekzioak parte hartu zutena.
Euskaldunek hiru taldeei irabazi eta Zaragozako Lehiaketako txapeldun atera ziren.


Euskadiko Beisboleko selekzioaren historia laburrak jarraipena izan zuen hiru hillabete beranduago, uztailaren 23an, Kantabriako selekzioaren aurka jokatu zuenean. San Inzazioko kiroldegiak jokatu zen, eta oraingoan ere euskaldunak atera ziren garaile.


Hiru jokalari bizkaitar Espainiako beisboleko selekziora joan ziren, 1983ko martxoaren 22an El Correo egunkariak zioen bezala. Gainera, eta oraindik, zelai faltak arazoa izaten jarraitzen zuen. Egunkariak paradoxa baten berri ere eman zuen: Angel Unanue, Iñaki Iriarte eta Oscar Rebolleda hautatzea, Bizkaian kirol hori praktikatzeko zelairik ez zegoenean.

1983tik 86rarte ez zen eskubaloiko Euskal Selekzioaren ezer gehiago jakin, baina 86. urtean Euskal Eskubaloi Federazioaren sorrerarekin, 87.ean I. Euskadiko Kopa antolatu zuen, Euskal Selekzioak, Kuba, Maroko eta Estatu Batueri garaituz.

Euskal Herriko beisbol selekzioak 1984ko martxoan berriro ere bere elastikoa jantzi zuen, San Inazioko zelaian hain zuzen. Oraingoan beteranoez osatutako talde baten aurka izan zen (horietako asko internazionalak izandakoak); baina euskaldunek partidu hori galdu egin zuten.

Euskadiko Saskibaloiaren hasiera apalaren ondoren politikaren gora-beherengaitik beherakada izan zen. 1989. urtean ordea, berpiztu egin zen Euskadiko txapelketari esker.

Beisbola hazten ziohanez, azkenean, Gipuzkoako Beisbol eta Sotbol Federazioa sortu zen 1990ean; 1992an Arabakoa; eta 1993an Euskadiko Federazioa sortu zen.


1992ko Bartzelonako Joku Olinpikoek parentesi txiki bat merezi dute. Joku hauetan azpimarragarria da beisbolaren kasua; izan ere, Espainia ez da nabarmentzen beisbolean, baina herrialde antolatzailea zenez, kirol honetan parte hartu ahal izan zuen. Esan behar da selekzioaren erdia euskaldunek osatzen zutela: bost bizkaitar eta sei nafarrek, hain zuzen ere..

No hay comentarios:

Publicar un comentario