Gizartea Europan 1992tik aurrera
Nahiz eta, europar batasunean gertutasuna eduki, 2002an gertatutako Irakeko Gerra dela eta, desadostasuna nagusitu zen europako herrialde desberdinen artean, batzuek ez dute nahi inbasiorik gertatzea (Alemania, Frantzia…), beste batzuek ordea laguntzak ematen dituzte hau gertatzeko (Espainia, Italia…).
2013. Urtetik, (EB) Europar Batasunak, 28 herrialdek osatzen dute, eta EB da lehen potentzia komertziala, mundu mailako inportazio eta exportazioen %20 bereganatuz.
Kirola Europan 1992tik aurrera
Komunikabideak asko handitu ziren urte hauetan, eta gainera kiro, arroparen merkatua ere asko zabaltzen hasi zen enpresa handien arteko konpetentzia oraindik gehiago areagotuz. Guzti horren ondorioz, kirol askotara dirutza handiak iristen hasi ziren, telebista eskubideetatik eta enpresa handien patriziniotik. Futbolak, bereziki, dirutza izugarriak mugitzen ditu.
Teknologiaren aurrerapausoekin, federazio eta nazio desberdinen arteko erlazioak gerturatu egin dira, zeren eta talde handiak txikietatik jokalariak erosi edo inportatu egiten dituzte konpetizio desberdinetarako emaitzak hobetzeko honela konpetizioetatik lortzen den diru kopurua ere gehiago izango delako. Gainera beste herrialde batzuetan kirol bat minoritarioa bada, herrialde batzuek kirolari batzuek kanpotarrak direnak nazionalizatu egiten dituzte, honela konpetizio internazionaletan euren domeinu kopuruak gorakada bat eduki ahal izateko.
Kirol praktikari buruz, Kaliforniako kirolen eboluzioak jarraitzen du: Adibidez badaude kirol berriak sortzen, baina beste batzuen arau eta barne logika antzerakoak dituztenak, baina aldagai txikiekin: Adibidez, snowboardetik, sanboarda sortu da (arean egiten dena elurrean beharrean). Gainera, lehen ariketa edo praktika fisiko desberdinak izan arren denak ziren ur, lur edo aireko praktikak, orain ordea, praktika-mistoak sortzen hasi dira adibidez lurrean eta urean praktikatzen ditrenak. Gainera, Kaliforniako jarduera hauetan, gero eta garantzia handiagoa ematen zaio ikuskizunari, horretarako ere hirietan praktikatzen dira. Adibidez, surfetik, skate parkeetan egiten diren skateboard, free-style, etab-era sortzen da, edo eta prakour deituriko praktika, helburu gisa, ahalik eta azkarren hirian dauden oztopoei aurre egitea salto akrobatikoen bitartez gainentzea duena.
Hau gutxi balitz, lehen hiri bakoitzak eta estatu bakoitzak bere kirolak zituen eta beste asko ez ziren ezagutzen erez, gaur egun globalizazioa dela eta, inmigrazio tasak gora egin ala, mundo osoko kirol desberdinak ezagutzera ematen dira hiri guztietan.
Partehartzaileek bere gorputzarekin duten emoziozko erlazio edo harremanarekin bat datozen praktikak hauta ditzakete. Sei erlazio-eredu hauek bereiztu ditzazkeguz,aisialdiko jarduera-fiskoaren dibertsifikazioa defendatuz:
Eredu aszetikoa kirol mugimenduan oinarrituta dago. Batez ere errendimenduaren kontzeptuan oinarritzen da, arrakasta lortzea helburu bakarra bezala duen hobekuntza baten bila. Eredu honen jarduerak goi errendimenduko kirolak izango lirateke.
Eredu hedonista, non naturako jarduera fisiko ezberdinak burutzen dira, arriskua bilatzen delarik emozio eta sentsazio berriak aurkitzeko. Honen adibide dira naturan egiten jarduera fisiko arriskutsuak, hala nola, rafting edo puenting-a.
Eredu nartzizistak, bizi kalitate osasuntsu baten aldeko borroka egiten du, bizitza modernoak sorturiko bizioen kontra eginez (tabakoa, alkohola, tabakoa, obesitatea…). Horretarako, guztientzat eskuragarria izan daitekeen kirola bilatzen da, “physical fitness” eta “lifestyle” mugimenduetan oinarriturik. Adibidez, formaren gimnastikak, muskulazioa, fitness, saloiko eta diskoteka dantzak. Azken joeretan wellness-a garatzen ari da (balnearismo berria, gimnasia leunak...)
Bestalde eredu etnomotorra tokiko mugimendu kulturaletan oinarritzen da. Tokian tokiko identitate propioarekin. Eredu honetan sartuko lirateke jolas tradizional eta herrikoiak, festa tradizionalak…
Horietaz gain, eredu mistikoa aurkitu dezakegu, batez ere, psikologia humanistikoan oinarritzen dena. Eredu honen adibide garbienak yoga, tai-chi eta erlaxazioa dira.
Azkenik, eredu eszenikoa aurkitu dezakegu. Antzezpenan oinarritua, eredu paramilitar-historikoan oinarritua. Adibidez, Rol-jokoak, berreraikitze historikoen antzezlanak (batailak, gladiadoreak...), paintball-a...
Gizartea Espainian 1992tik Aurrera
1992. ean Bartzelonako JJOO ospatu ziren, gainera Espainiak inoiz baino domina gehiago lortuta, Hau gutxi baitz, urte honetan ere Madrid Europar batasuneko cultura hiria bilakatu zen. Hurrengo urtean elekzio generalak ziren eta 4. Aldiz jarraian gobernu sozialistak irabazi zuen PSOEko Felipe Gonzalez gobernuburu zelarik CiU et PNV rekin paktatuz.
Hau ez zen urte askoz gehiotan honela gelditu, zeren eta 1996. Ean beste elkzio general batzuk medio, nahiko errez irabasi zuen Jose Maria Aznarrek lidertutako Partido Popularrak, eta 2000.ean ere elekzioak PPk irabasiko zituen eta horaingoan nagusitasun osoz, ‘’mayoria absoluta’’ lortuz.
2002arekin euroa bilakatzen da espainiako moneda ofiziala. Hurrengo urtean irakeko gerra dela medio eta espainiako gobernuak irakeko inbasioa laguntzen duelarekin prostesta askoko urtea izan baitzen.
2004a ordea 11M deiturikoak markatutako urtea izango da, atentatu terrorista hau espainian eta europan gertatutako handiena izan baita, ginera, honek ekarri zituen erabaki eta iritzi politikoen desadostazuna dela medio, urte berean Jose Luis Rodriguez Zapaterok PSOE lideratuz, elekzio generalak irabasi zituen paktu batzuk eginez veste partidu batzuekin.
2008an Krisi ekonomiko ikaragarria hasten da, gaur egun ondiok krisi hontan murgilduta gaudelarik, eta Zapaterok berriro irabasten ditu elekzio generalak oraingoan oso gutxigaitik. 2011.ean 15M deituriko prostestak gertatzen dira Espainiako herrialde desberdinetan, krisi ekonomikoa dela eta, bestetik ETAk bere aktibitate terroristaren amaiera dela esaten du, eta Azaroak 20ko elekzio generaletan Partido Popularrak irabasten du nagusitasun osoz. Aurreko urtean, 2014, Juan Carlos I bere erregetzari amaiera ematen dio, bere seme Felipe VI errege bilakatzen delarik.
Kirola espainiako gizartean 1992 tik gaur egunera:
Francoren heriotzaren eraginez, erregimen zaharrarekin erabat hautsi zen, non kirolaren helburuak herriaren ideologizazioa eta gazteak erroldatzea ziren. Gainera, Franco hil aurretik kirola guztiz politizatua zegoen, eta kirola balio eta ideia politikoak azaltzeko erabili izan zen. Bestalde, Espainiako federazio eta instituzio guztiak militarren menpe zeuden, eta ez zuten askatasunik (Nazioarteko kirolarekin zerikusirik ez … ). Ordea, konstituzio berriarekin prespektiba aldatu eta Espainiako kirola nazioarteratzeko lanean hasten da.
Heriotzaren ondorengo urteetan, lurraldeko hiru administrazioek bat egin zuten kirolaren interbentzio publikoan: bai autonomía erkidegoek, bai “administrazio lokalek” eta baita estatuko administrazio orokorrak ere, autonomia erkidegoek gero eta konpetentzia gehiago bereganatu zituztelarik, Espainian kirolaren egituraren garapena eta sintesia gertatzen baita, eta kirolaren sustatze eta garapenean emandako ardura banaketa hureengoa da, Espainiako kirol antolamendua sektore publiko eta pribatuaren arteko kolaborazioan oinarritzen da, bi sektoreen artean ardurak banatzen direlarik. Bestetik, autonomia erkidego bakoitzak darama kirolaren kontrola, beren arau eta estatuto propioekin.
Espainiako kirolak arrakastatsua bilakantzen da, kirolean eginiko inbertsio ekonomiko, administratibo eta logistikoa dela eta. Espainiar estatuak kirola Espainia nazioartera zabaltzeko aukera ederra zela uste zuen, 1990. urteko lege organikoak azaldu bezala, eta horregatik egin zen hainbesteko inbertsioa. Horrela, kirolariek laguntza zientifiko eta medikoa jaso zuten, diru laguntzak ere bai, goi mailako kiro instalakuntza eta eskolak sortu ziren. Adibidez,1988ko ADO 92 plana:
Espainiako kirol arrakastarako aldaketaren motor bezala kontsideratzen da.
Plan honek kirolari “bekadunak” ekarri zituen. Hau da, kirolariari lau urteko laguntza ekonomikoa emango zitzaion olinpiar jokoak prestatzeko (entrenatzaileak, materiala …). Nahiz eta, hurrengo joko olinpikoetan eragina izan eta dominen kopurua igo, Sidneyko JJOO-etan ikusi zen ez zela uste bezain eraginkorra, eta horregaitik bertan behera utzi zen.
Bartzelonako Joko Olinpikoak, 1992an, antolakuntzari dagokionez, laguntza ekonomiko handi batez baliatuz, talde politiko, sozial eta ekonomikoak bat eginda aritu ziren, koordinazioan. Gaineram, adostasun politikoak lana erraztu zuen.
Olinpiar Joko hauek Bartzelonan birmoldatze drastiko bat egiteko baliatu ziren, bai hiriarena eta baita kirol sistemarena ere (instalakuntza berriak, kirolariei laguntza, kultura …). Honek, Espainiarren artean kirol praktikaren hazkundea eragingo zuten (Garcia Ferrandoren ikerketa).Honela, kuspuntu politiko eta sozialaren aldetik joko olinpikoek egonkortasuna ekarri zuten. Nahiz eta kritika batzuk jaso, Bartzelonako
Olinpiar joko hauek garai hartara arte Espainian eragin sozial, politiko eta ekonomiko handiena izan zuen ekitaldia izan zen.
Kirol praktikaren hazkundea, 60-70 hamarkadetan loratu zen korronte hau. Bertan herritarrek kirol praktika eguneroko ohitura bihurtu zuten, kirol praktikaren gorakada bat sortuz. Gizartea kirola praktikatzeko eskubidea guztiek dutenaz kontzientziatzen hasten da, eta tradizionalki (emakumeak, ezintasuna duten pertsonak, baliabide ekonomiko baxukoak …) baztertuak izan dira kirol praktikatik, eta korronte honi esker talde hauek ere pixkanaka integratzen hasi ziren.
Kirol praktikaren hazkunde hau trantsizio politikoarekin batera etorri zen, eta kirol politika marko demokratikoan oinarrituz eraldatzen hasi zen.“Guztiontzako kirola” deituriko ideia hau hainbat legetan jaso eta bermatu zen, Francoren garaiko diskriminazioak guztiz ezabatuz.
Kirol praktikaren eta kirol filosofiaren garapenaren bultzatzaile nagusiak udaletxe eta udalerriak izan ziren, horretarako, kirol praktikaren hazkundea finkatu zuten XXI. Mende hasieran, “wellness”-a eta halakoak sortu zirelarik. Gainera, emakumezkoen integrazio erabakigarria izan zen oso, ixkanaka emakumeak kirol munduan murgiltzen hasiz, eta kirol maskulinizatuaren kontzeptu tradizionala atzean utziz, nahiz eta, oraindik ezin izan zen genero arteko berdintasunik lortu. Bestetik, ezintasun fisikodun pertsonen integrazio erabakigarria, lurraldeko eta Herriko administrazioek ahalegin handia egin zutelarik pertsona hauen integrazioan (instalakuntzetara sarrera erraztu …). Gainera, integrazio hau legedian bermatu zen eta federazioak ere esku hartzen hasi ziren.
“Conferencia Internacional sobre Deporte y Desarrollo”-ren inagurazioa baloreentzat kirolak duen garrantzia azpimarratuz; errespontsabilitatea, esfortzua eta errendimendua. Libro blanco del Deporten kirola fenómeno sozial eta ekonomiko bezela definitu zen, sozialki, osasunaren hobekuntza, hezkuntza, formakuntza, boluntariotza azpimarratuz, eta ekonomikoki finantzazio solido bat ematen dio kirol publikoari.
2010 Espainian “Plan integral para la actividad física y el deporte” deitzen denarekin lortu nahi dena zera da, kirol jardueraren aukera ematea, sedentarizazioa eta obesidadea atzean utzi nahian, honek 2020 arte iraungo du eta sozialki apartatzeko arriskuan laguntzeko.
4 ardatzetan maneiatu: Osasuna, hezkuntza, genero berdintasuna, inklusio soziala eta territoriala. Kirola herrialde garatuenetara gerturatzeko erabili izan da, hau da, globalizazioa ematen da kirolari esker: Adb, Futbola. Identitatea garatzeko erabiltzen da. Aniztasun handia nabari da kirolean. Eta kirolak izan dituen aldaketak ezagutzeko gure gizarteak izan dituen aldaketak ulertzea ere beharrezkoa da.
Garapen guzti honi gainbegirada bat eginez, jarduera fisiko eta kirolari buruzko analisian nabari da kirolaren sistema gero eta konplexuagoa dela (ezaugarri soziologikoak, sare asoziatiboak eta tipologia (Klubak, federazioak) organizatzaileak (publikoa/pribatua) …). Espainiolak eurobarometroaren arabera 2010ean Europako mediaren azpitik zeuden kirol eta jarduera fisikoari dagokionean orokorki.
Kirolik praktikatzen ez duten espainiolen ehunekoa jaitsi eginda 2004tik 2010 era baina hala ere oso datu altua da. Baina 5 egun edo gehiagotan kirola egiten duten espainiolen ehunekoa europakoena baino handiagoa eta berdindu egiten du ehunekoa naturan egien diren jardueretan. Motiboei dagokienean europarrak bezala gehienek osasuna hobetzeko asmoz egiten dute kirola. Handiagoa da aspektu fisikoa hobetzeko asmotan egiten dutena baina baxuagoa da gainontzeko motiboetan; forma fisikoa hobetzean, lagunekin egoteko asmotan…
Praktika lekuei dagokionean espainiolek leku publikoetara jo ohi dute, eta lanetik etxera, eskolara eta horrelakoetan igotzen da portzentaia. Boluntariotza europan txikia da eta espainian are eta txikiagoa. Gazteetan helduetan baino txikiagoa gainera. 1995-2005 era kirol jarduera frenatu egin zen baina ordutik hona handitu egin dela ikus daiteke inkestetan. Frenatze horren motiboa Garcia Ferrandok, eskolan eta lantokian egin izan den kirolarekiko sozializazio txikiagatik izan da eta baita ongizate politikak espainian europako beste herrialde garatuetan baino askoz ere txikiagoak izan direlako.
Adin tarteei dagokionean praktika eza jeitxi duen bakarra 55-65 adin tartekoak dira bai emakumezkoen eta gizonezkoen kasuan. Baina bakoitzak bere kaxa egiten du kirola gehiago azken urtetan lehen gertatzen ez zen bezalaxe.
Kirolei dagokienean saskibaloia, tenisa eta atletismoak bera egin dute eta mantenu gimnasiak gora.
Kirola euskal herrian 1992tik aurrera
1992ko Udako Olinpiar Jokoak gertakari honen XXV. edizioa izan ziren. Kataluniako Bartzelona hirian ospatu ziren, 1992ko uztailaren 25etik abuztuaren 9ra arte. Lehenengo aldia eta bakarra izan zen jokoak Espainian ospatzen zirela eta 9.364 kirolarik 24 kirol ezberdinetan parte hartu zuten.
Bertan espainiak, rankingean 6. Postuan gelditu zen guztira 22 domina lortzen (13 urre, 7 zilar, 2 brontze). Bertan esukaldun bat bakarrik zeogelarik domina jaso zuena, Athleticeko futbol jokalaria zen David Billabona irundarra.
ESAIT (Euskal selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) nazionala, irekia, partehartzailea eta euskalduna da, eta bere helburu nagusia, nazioarteko txapelketetan aritzeko, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna lortzea zen.
Taldea, 1995ko udazkenean sortu zen eta lehen agerpen publikoa, Donostiako Kirol Etxean, 1996.eko ekainaren 25ean egin zuen. Hitzaldia, euskal selekzioaren gaia jorratzeko antolatu zen eta bertan, euskal hedabideetako hainbat kazetari izan ziren.
Geroztik Euskal Selekzioaren aldeko iritzia sortzen eta lantzen eman dute era guztietako ekitaldiak antolatuz (hitzaldiak, jokoan jai-Euskal Selekzioren egunak, agerpen aldarrikatzaileak, ...). Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin, alderdiekin, federazioekin, kirol alkarteekin, kirolariekin eta gai honen inguruan ari diren talde
eta plataformekin harreman lana ere burutu dute.
Ondoren, 1996ko Atlantako JJOO izan ziren, bertan espainian 17 domienu lortuz, euskladun batzuk bazeuden tartean. Gasteizeko, Estibaliz Martinez Yerrok, Lorena Gurendez eta Tania Lamarca urrezko domina lortu zuten gimnasia ritmikako taldekako txapelketan, baita Miguel Indurainek ere ziklismoko erlojuaren aurkako proban, Anoetako Abraham Olanok zilarrezko domina irabazi zuen bitartean proba berean.
2004ko Atenaseko JJOOak arte ez zen domina gehiago jaso bertan 3kirolari esukaldunek jaso zituztelarik. Urrea Iker Martinezek belako proban (brontzea Pekineko 2008ko JJOOetan), ondoren, tiroko proban zilarra Maria Quintanal Zubizarretak, eta azkenik brontzea taldeko pistako ziklismoan Asier Maetzu Villabeitiak.
Eta azken JJOOetan (Londres 2012), bi domina esukaldun. Lehena Mailaen Chourrauten brozean eslaloneko piraguismoan, eta bestea Maider Undaren ‘’lucha libre’’ proban.
ESAITek duela ia 20 urte hasitako ibilbidea amaitutzat ematea erabaki du, 2015eko martxoak 20an.
ESAIT ( Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea ) 1996ko udaran sortu zen kirol arlo desberdinetan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan eskubide osoz parte hartzeko eskubidea defendatzeko. Hamazortzi urte luze hauetan, argi-itzal guztiekin, makina bat ekimen burutu du Euskal Herrian zein nazioartean helburu horiek lortze aldera: hitzaldiak, mahai inguruak, mendi martxak, Iratiko Tourra, urteroko partidaren inguruko sentsibilizazio ekintzak, manifestazioak... Herritarrekin, kirolariekin, instituzioekin, alderdi politikoekin, sindikatuekin, eragile sozialekin... izandako harremanak Euskal Herrian zein kanpoan zenbatezinak dira.
Ibilbide honen lorpenak begi bistakoak dira. Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen gure selekzioek ofizialak izateko duten eskubidea. Euskal kirolariek euskal herritar bezala aritzeko duten eskubidea barneraturik daukate. Euskal Herriko kirol egituren beharra, Federazio Nazionalak izatearena alegia, kirol esparruan barneraturik dagoen gogoeta da. Bide berean, eta milaka herritar eta kirolarien inplikazioari esker, aipaturiko erreferentziak, plano teorikotik erreal bilakatzeko ekimenetara eman da jauzia, ugariak izan direlarik zentzu horretan antolaturiko ekimen eta dinamikak, bai kirol esparruaren eraikuntzari, baita aldarrikapenari dagokionean ere.
Bestalde, euskal gizartean azken urteetan eman diren aldaketak nabariak izan dira. Egoera politikoa nabarmen aldatzen ari da, mapa politikoa ere bai eta horrek, euskal selekzioaren alde elkarlanean aritzeko ateak zabaltzen ditu. Azkenaldian, euskal alderdi politiko gehienak behartuta sentitu dira selekzioaren aldarrikapena bere agenda politikoan sartzera eta horrekiko funtzionamendu moldeak aldatzera.
Honekin batera, azkeneko urte eta hamarkadetan, gizartearen baitan, aldaketa soziologiko eta teknologikoak direla medio, komunikatzeko, batzeko, antolatzeko eta dinamikak zein ekimenak aurrera eramateko ohitura eta joerak aldatuz joan dira.
Eta hau guztia kontuan hartuta, ESAITek orain ia 20 urte hasitako ibilbideari amaiera ematea erabaki du. ESAITen desagerpenak, alta, ez du ofizialtasunaren dinamikaren desagerpena suposatzen; alderantziz, esparruan lanean ari diren elementu guztien arteko sinbiosi eta elkarlana lortzearen xedearekin hartutako erabakia izan da.
Gizartea euskal herrian 1992tik Aurrera
2014ko Azaroaren 7an jakin zenez, pobrezia erreala %11 handitu zen EAEn azken bi urteetan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 127.400 lagun zeuden pobrezian, Eusko Jaurlaritzak egindako azken azterketaren arabera. Foessa txostenaren arabera, Hego Euskal Herrian 475.000 pertsona inguru bazterketa egoeran zeuden, herritarren %16,7. Ipar Euskal Herrian 32.000 bat lagun zeuden pobrezian, Caritasek zioenez.
Nafarroan, PSNren ekimenez eta UPNren botoekin, prozedura azkar bidez onartu zuten gizarte elkarrizketaren kontseiluaren legea. CCOO, UGT eta CEN finantzatzea egotzi zieten EH Bilduk, Geroa Baik eta PPk.
Abenduaren 4an jakin zenez, independentziak inoizko indarrik handiena (%35) zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta %74 galdeketa egitearen alde zeuden.
Abenduaren 19an jakin zenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan %62 independentziari buruzko erreferenduma egin nahi zuten. %35ek bozkatuko zuketen alde, eta %34k aurka.
Gure kirolak euskal herrian 1992tik aurrera
1992ko Bartzelonako Joku Olinpikoek parentesi txiki bat merezi dute. Joku hauetan azpimarragarria da beisbolaren kasua; izan ere, Espainia ez da nabarmentzen beisbolean, baina herrialde antolatzailea zenez, kirol honetan parte hartu ahal izan zuen. Esan behar da selekzioaren erdia euskaldunek osatzen zutela: bost bizkaitar eta sei nafarrek, hain zuzen ere..
Gipuzkoako Beisbol eta Sotbol Federazioa sortu zen 1990ean; 1992an Arabakoa; eta 1993an Euskadiko Federazioa sortu zen.
-1995: Sake eremua handitu zen. Defentsan oinarekin baloia uki daiteke. SET guztiak tiebreak eran jokatzera pasatu ziren. Liberoa sartu zen.
Oro har, araudiaren aldaketa guztiek, jokoaren muina aldatu gabe, jokaldien jarraitutasun handiagoa eta, ondorioz, ikusgarritasun handiagoa, ahalbidetzen dutela ikus daiteke. Puntuazioaren gaineko azken aldaketak partidak telebistaz ematea erraztera bideraturik daude, partiden iraupena bateratu egiten baitute.
Horretarako, gaur egun boleibol deitzen zaion jokoa, William G. Morgan-ek 1895ean asmatu zuenetik, negozio gizonen dibertimendurako eta erlaxaziorako asmatutako jokoa izatetik munduan federatutako jokalari gehien dituzten kiroletako bat izatera igaro da. Kontinente guztietan jokatzen den kirola izateaz gain, behar duen eremu txikiak (18 x 9 m) ia edozein lekutan jokatzea ahalbidetzen du. Harea gainean, aretoetan, jolastokietan, belar gainean, espazio ireki zein itxietan jokatzen da. Bestalde, era guztietako parte hartzaileentzat oso zabalduta eta onartuta dago nazioartean. Herrialde askotan jokatzen dute minusbaliotasunak dituzten pertsonek, dela gurpil-aulkian, dela lurrean eserita, dela zutik. Alemanian eta beste hainbat herrialdetan familia-kirol hedatua da eta baterako heziketan, bai eskolan, bai pertsona helduen artean edo hirugarren adinekoen artean, gehien egiten den kirola da. Guztientzako, eskolako, unibertsitateko, olgetarako, aisialdiko eta oporretako kirol modalitateen artean duen garrantzi handiaz gain, ikuskizuna eskaini nahi duen masa-kirola izatera ere iritsi da; ikusleak dibertitzen jarraitzeko, entrenamenduko zein lehiaketako lan-metodoen garapena bilatu du bere eboluzioari ekarpenak egin ziezazkioketen zientzietan. Nazioarteko lehiaketa handi guztietan izaten da boleibola: joko olinpikoetan, unibertsitateetan, munduko txapelketetan, kontinente arteko txapelketetan... Jokalari kopurua oso aldakorra da: badira lehiaketa ofizialak 2, 3, 4, 6 eta 9 jokalariko taldeentzat. Hondartza-boleibol profesionalean 2k 2ren aurka jokatzen dute; arautuago eta zabalduago dago 6k 6ren aurka jokatzen dutena; tartean, 3na eta 4na jokalariko miniboleibola; azkenik, langile japoniarren artean oso hedatuta dagoen 9nakako Mama-san izenekoa dugu.
Areto barruko boleibolaz gain, azken urteotan gero eta indar handiagoa hartzen ari da hondartzako boleibola. Batez ere udan zale asko erakartzen ari den kirola bihurtu da hondartzako boleibola. Gurean ere, neska-mutil asko ikus ditzakegu hondarretan boleibolean jokatzen garai horretan.
Kirol honen jatorria finkatzea zaila bada ere, askok diote Kaliforniako hondartzetan sortu zela 1920ko hamarkadan, hondartzako beste hainbat kirol bezala.
Espainian, 1980ko hamarkadaren amaieran hasi ziren lehen txapelketa garrantzitsuak antolatzen, eta egun, hainbat lekutan jokatzen da. Hondartzan ez ezik, hareazko jokaleku artifizialetan egiten dira partidak; bikoteka egiten dira neurketak, eta ez dago ordezko jokalaririk. Halakoak dira txapelketa ofizialak, baina herrietako lehiaketa askotan lau lagunek beste lauren kontra jokatzen dute.
1970eko hamarkadan, babesleak sartzen hasi ziren hondartzako boleibolean. Lehen diru-sariak ematen hasi ziren txapelketetan, eta pixkanaka profesionalizatzeko bidea hartu zuen. 1986an, Boleiboleko Nazioarteko Federazioaren barruan sartu zen, eta 1996. urtetik aurrera, kirol olinpikoa da.
Boleibolaren beste aldaera bat da eseritako boleibola, baina kasu honetan gutxitu fisikoei zuzendutako modalitatea da. Jokoaren egitura boleibolaren antzekoa da, baina aldaketa handiena jokalarien mugikortasunean datza. Hala, jokalariei ezintasun gradu minimo batzuk eskatzen zaizkie; eserita egon behar dute pelbisarekin lurra ukituz betiere, eta baloia jokatzeko orduan pelbisak gora egiten badu, falta adierazten zaio jokalari horri.
Modalitate honetan, kantxa 10 metro luze da eta 6 metroko zabalera du; sarea, berriz, 1,15 metroko altueran dago gizonezkoen kasuan eta 1,05 metrotan, emakumezkoetan.
(1995)inoiz ez da finaktu kriketa espainian nahiz eta badagoen federazio bat 1995. urtetik, eta federazio honek bai banakako, binakako txapelketan antolatu.
(1995)Softbolaren kasuan nabarmentzekoa da lehen talde euskaldunak emakumezkoak izan zirela. 1986an sortu ziren Sestaon eta Getxon, eta gero Gipuzkoara zabaldu ziren. Horren ondorioz, 1995. urtean emakumezkoen softbola sortu zen. Areto-softbola ez ezik, non Euskadi aitzindaria izan den Espainian, neguan emakumezkoen softboleko taldeek areto-softbol ligak jokatzen dituzte.
1995.urtean bertan sortu ziren lehen emakumezkoen euskal selekzioak kadete, gazte eta senior kategorietan eta berehala hasi ziren partida nazional nahiz internazionalak jokatzen.
Urte bete beranduago, 1996ko urriaren 27an, Paun, Concordiako Lehiaketa egin zen: Euskadi-Akitania-Nafarroa. Euskadik gazte kategoriako selekzioekin parte hartu zuen, eta bigarren sailkatu zen Nafarroaren atzetik, eta Akitaniaren aurretik. Emakumezkoen sofbolean postu bera lortu zuten, Akitaniaren atzetik eta Nafarroaren aurretik.
(1997)
XX.mendearen azken hamarkadako lehen erdian waterpoloko Euskal selekzioak ez zuen jarraikortasun handiegirik izan.
Hain zuzen ere, 1997.urtean hasi zen garapen arrakastatsuago bat izaten waterpoloko euskal selekzio hau. Horrela, denboraldi hartan Euskal Herriko Gizonezkoen waterpolo Ligaren lehen edizioa jokatu zen, Nafarroak eta Euskadiko igeriketafederazioek antolatuta.
Urte horretan bertan, Eslovakian “Martin-go nazioarteko txapelketa”n parte hartu zuen, selekzioa Nafarroako federazioko zein Euskadiko federazioko kideek osatzen zutelarik. Bertan 4 taldetatik 3.postuan sailkatu ziren euskaldunak, Euskal selekzioko Mikel Reta jokalaria goleatzaile nagusia izan zelarik.
99an berriz, Oporton jokatutako nazioarteko txapelketa batean parte hartu zuten.
1997ko azaroan eta lehiaketa berean, Euskadiko selekzioek Paun eta Iruñan jokatu zuten Akitaniako eta Nafarroako selekzioen aurka.
(1998)Gero, 1998an, Euskadik emakumezkoen VIII. Nazioarteko Areto Softboleko Lehiaketan parte hartu zuen, Velizyn (Parisen), martxoaren 7an eta 8an. Rouen Huskies, Ormesson Actuals eta Fenay Ciclones eta Herblay Felins taldeei irabazi ostean, lehiaketaren garaile atera ziren.
Urte horretan bertan, 1998an, irailean, Sofboleko Luis Aparicio Lehiaketan gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioen elastiko gorri eta berdeak janzteko aukera izan zuten jokalariek. Eta urtebete beranduago, denboraldiko nazioarteko partida bakar gisa, berriz ere parte hartu zuten.
Elgorriaga-Bidasoa sortu zen eta urrezko urteak etorri ziren:
-1995. urtean 2. liga eta Europako Kopa irabasi zuten.
-1991-96 Espainiako kopa irabasi zuten.
-1996.ean asobal kopa.
-1997.ean Errege Kopa.
Urte hauetarako jada, San-Antonio taldea (Iruña) sortua zegoen, eta hauek ere irabasi zituzten hainbat konpetizio:
-1997 eta 2002. urteetan Errege Kopa
-1999 eta 2003.an Europako Errekopa
-2000-01 denboraldian, Europako kopa
-2001-02 eta 2004-05 denboraldietan, Asobal liga.
Urteetan zehar talde desberdinetan maila zegoela erakutsi eta gero, 1998.ean Errenterian izan zen Euskal nesken lehen partidua,Frantziren aurka galduz 20-22. Gauur egun arte, partidu asko jokatu dituzte eta denetan maila altua emanez, munduko edozein talderi gauzak zailduz
2000.urtean, waterpoloko Euskal selekzioa Europako beste selekzio batzuen lagunarteko partidak jokatzen hasi zen, Euskal Herrian bertan. 3 urtez jarraian jokatu ziren lagunarteko partida hauek:
Lehenengoa 2000.urteko azken astean jokatu zen, Galdakaon. Euskal selekzioak Bulgariaren aurka jokatu zuen, eta 10-8ko emaitzaz gailendu ziren euskaldunak. Gainera, hurrengo egunean Deia egunkariak partidaren kronika argitaratu zuen; Beraz, nolabaiteko ospea izan zuen partida honek.
Gizonezkoen sofboleko Nazioarteko Lehen Txapelketa, “Ciudad de Txingudi” izan zen, euskal jokalarien hurrengo hitzordua. Orduan, 2000ko urriaren 7 eta 8an, Artiako udal instalazioetan (Irunen) Frantziako Akitania eta Eysines taldeek Txingudi eta Euskadi euskal taldeen aurka jokatu zuten. 2000ko urriaren 22an, emakumezko selekzioa Paura joan zen Toulouse eta Akitaniaren aurka jokatzeko. Lehenengoa galdu egin zuen eta bigarrena irabazi, baina taldekako sailkapenean garaipena lortu zuen.
2001ean, urteko garai berean, euskaldunek Suitzako selekzioa hartu zuten, partida hau ere Galdakaon bertan jokatu zelarik. Kasu honetan, euskal selekzioa “Euskal Herria” izenarekin lehiatu zen. Partida honetarako, hautatzaileak Nafarroako “CD Larreina” eta “Askartza UPV” taldeetako jokalariak hautatu zituen. Urte bat lehenago bezala, oraingo honetan ere euskaldunak gailendu ziren, 13 eta 8ko emaitzarekin.Urte berean, Egiptoko Selekzioaren aurka jokatu zuten arte. Urte bete beranduago, Euskadik Kroaziaren aurka jokatu zuen, urte horretan Bilbao Basket LEBera igo baitzen eta TAU Baskoniak garapen bikoitza lortu baitzuen.
2002an, urte amaierako hitzorduari jarraiki, Euskal selekzioak Ipar Kroaziako selekzioarekin zuen zita, Galdakaoko igerilekuan aurtengoan ere. Urte honetan iritsi zen lagunarteko partida hauetako Euskal selekzioaren lehen porrota, 6 eta 8 galdu zutelarik. Bestalde, aipagarria da hasiera batean Deia egunkaria bakarrik bazen ere, urteak pasa ahala gero eta komunikabide gehiago hasi zirela urteroko zita honen berri ematen (Mundo Deportivo, El Correo, Gara … ).
Jadanik Euskal Herrian ohitura bihurtu zen urteroko zita honek azken ekitaldia hurrengo urtean izan zuen, 2003an hain zuzen ere. Azkeneko hau ere Galdakaon jokatu zen, eta euskaldunek aurrean izan zuten arerioa Portugalgo selekzioa izan zen. Partida estua suertatu zen bi selekzioen artekoa, eta euskaldunak gailendu ziren, 2 goleko aldearekin.
‘’Ciudad de Txingudi” lehiaketak euskal sofbolaren erreferente izaten jarraitu zuen 2002an. Hala, urriaren 12an, emakumezkoen taldeak irabazi zuen Txingudiko taldearen eta Nafarroa ordezkatzen zuen taldearen aurka.
Urtebete beranduago, lehiaketa hau bera gizonezkoen selekzio absolutuak (Atlético San Sebastianek), Jose Mari Etxeberria entrenatzaile zutelarik, irabazi egin zuen eta “Luis Aparicio” lehiaketan laugarren geratu zen. Emakumezkoen selekzioak, ordea, bi lehiaketetan irabazi zuen partidarik galdu gabe.
2003ko ekainean ordea, Uruguayekin izan zuen partidua Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian, eta garaipena lortu zuten bertokoek Figueroa eta Aldalur entrenatzaile zeudela.
Saskibaloiko kirol egokituko taldeak ere izan dira. 2003. urtean Caja Vital Zuzenak zein Bizkaia uharrak denboraldi bikaina gauzatu zuten, hala, Europako Ligarik garrantzitsuenetakora igoz.
Emakumezkoen euskal waterpoloaren inguruan aurkitu dugun informazioa, aipatu bezala, nahiko urria da.Dakiguna zera da: Euskal Herriko emakumezkoen waterpolo liga 2004-2005 urtean sortu zela, eta Euskal Herriko emakumezkoen waterpolo kopa berriz 2006an, biak ala biak Euskadiko eta Nafarroako igeriketa federazioek antolatuta. Bestalde, aurrez aipatutako Gabon Kopak ere urtero gordetzen dio lekua emakumezkoen waterpoloari.
2004. urtean berriz, XII. Joko Paralinpikoetan nabarmendu egin ziren.
2004ean ere, Abenduaren 27an izan zen mutilen Eskubaloiko Euskal Selekzioaren azken partidua, Errusiaren aurka 27na berdinduz.
Beranduago, 2005eko azaroaren 5ean, Orion, Lezkarioko zelaian Txapelketa berri bat izan zen, emakumezkoen senior selekzioak jokatu zuena. Emakumezkoek Nafarroa eta Gironde taldeei irabazi egin zien eta gizonezkoek, Nafarroa eta Eysinesko selekzioei irabazi zien baita ere. Hurrengo egunean izan zen finala eta Nafarroak irabazi zion Euskadiri. Hala ere, defentsarik onenaren eta bateatzailerik onenaren saria Eider Rodriguez eta Rebeca Carrerari (biak Euskadiko selekziokoak) eman zien, hurrenez hurren.
Nahiz eta 2003an urteroko azken lagunarteko partida jokatu, Euskal selekzioak ez zion txapelketak jokatzeari utzi hurrengo urteetan:
Hurrengo hiru urteetan (2004, 2005 eta 2006n),Euskal selekzioa Portugalera desplazatu zen hiru urtez jarraian, Emersinde-n jokatzen den nazioarteko txapelketa jokatzera. 2004an oso emaitza kaskarrak erdietsi zituen, lau partidetatik 4 galduta. Baina hurrengo bi ediziotan emaitzak hobeak izan ziren. Bi edizioetan emaitza berberak lortu zituen Euskal selekzioak, bietan 5 partidetatik 3tan garaile izanik, bigarren postuan geratuz.
2006.urtean bertan, Galdakaoko udalak I. Nazioarteko Waterpolo Txapelketa antolatu zuen Galdakaon bertan, BBK-ren laguntzaz. Txapelketa hartan Euskadiko eta Irlandako selekzioek elkarren artean bi partida jokatu zituzten, eta bi partidak Irlandarren aldera erori ziren. Hala ere, bigarren partidan ika-mika ugari egon ziren, epaileak kalte handiak egin baitzizkion Euskadiko selekzioari. Hori dela eta, hurrengo eguneko kirol egunkarietan epailearen erabaki desegokiak izan ziren hizpide.
Handik aurrera, 2005 eta 2006 artean Luis Apracio Lehiaketan soilik jokatu zuen Euskadiko sofbol selekzioak. 2006ko uztailean, lehiaketa honetan berriz ere, euskal sofbolak bere maila ona erakutsi zuen berriro ere; oso erraz menperatu zituen Toulouse eta Akitaniako Entente taldeak eta, finalean, Toulouseri berriro
ere irabazi egin zion, eta Lehiaketaren irabazle atera zen.
Urtebete beranduago, waterpolo Euskal Koparen honen bigarren edizioa jokatu zen, baina edizio honetan aurkaria Antioquia-ko (Kolonbia) taldea izan zen. Bi partidetan Euskadiko selekzioa irten zen garaile, eta beraz, txapeldunaren garaikurra etxean geratu zen.
Baina urte honetan bertan, 6 hilabete lehenago, Euskal Herriko selekzioa (Euskadiko eta Nafarroako Igeriketa Federazioen arteko akordio bati esker sortua) Caracas-era (Venezuela) abiatu zen “Eduardo Alvarez” kopa jokatzera. Bertan lau talde lehiatu ziren, eta Euskal Herriko selekzioa oso maila onean aritu zen, finalean Venezuelako A taldeak menperatu eta bigarren postuan sailkatu bazen ere.
2007.urtean, beisbolaren helburua bizirik irautea izan da, klub bakarra existitzen zelako, San Inaziokoa, 2005ean Europako txapelketan parte hartu zuena hain zuzen ere. Sofbolaren kasuan hobeagoa da; izan ere, naiz eta Bizkaian talde bakarra eta Araban talderik ez egon, Gipuzkoan 11 klub daude (horietako 9 emakumezkoenak) eta Euskadi Espainiako emakumezkoen sofboleko harrobirik onena izan da azkeneko lau urteetan. Hori gutxi balitz, Espainiako sofboleko lehen mailan bi talde ditu (Orioko OBB eta Atlético de San Sebastian). Urte horretan bertan, Euskadiko Sofboleko selekzioak denboraldi oparoa izan zuen
Saskin ordea, Euskadiko saskibaloia Federazioko presidente zen Arturo Aguadok esan zuen Euskadiko Selekzioak beste selekzioekin lehiatzeko aukera izango zuela bere lurraldetik (Euskaditik) urrunduz.
2008.urtean berriro ere Galdakaoko txapelketa jokatu zuen Euskal selekzioak, oraingo honetan Danimarkarren aurka. Bi partidak alde handiaz irabazi zituen, eta orduan oraingo honetan ere txapelketako garaile izan zen euskal selekzioa
Waterpoloko Munduko txapelketari dagokionez berriz, Espainiako emakumezkoen waterpolo selekzioak lehen partaidetza 1998an izan zuen, eta gaur egun arte guztira 7 aldiz hartu du parte. Bertan emaitzarik onena 2013an lortu zuen, txapeldun izan baitzen. Azkenik, Olinpiar jokoetan 2012. Urtean lehiatu zen lehen aldiz.2013an, Galdakaoko igerilekua bera Euskal Selekzioaren eta Venezuelako selekzioaren arteko lagunarteko partida baten lekuko izan zen, Euskal Kirol Federazioen Batasunak antolatuta. Olinpiar Jokoetan ordea, emakumezkoen waterpoloa lehen aldiz 2000.urtean sartu zen, Sidney-n.
Espainiako emakumezkoen waterpoloan zentratzen bagara berriz, Espainiako selekzioak Europako txapelketan lehen aldiz 1993an hartu zuen parte, eta geroztik 11 aldiz hartu du parte, 2014.urtean urrezko domina lortuz.
Gaur egun, eskubaloiko harrobiko selekzio eta taldeak ere gogor datoz azken urteotan, nazio mailan txapelketa ugari irabasiz bai mutil eta neskak. Bestetik, egia da, gaur egun nazio maila eskubloiaren maila asko jeitsi dela ‘’krisiak’’ jota, orain dela urte batzuk mundu mailan zegoen txaplketa onena izatetik, gaur egun talde gehienekez dute dirurik ezta jokalrieri ordaintzeko lehen mailan. Eta euskal Herrian berdin, mutilen ligan, bakarrik iruñako taldea Anaitasuna dago, beste denak diru kontuak medio desagertu dira eta, nesketan ordea, Bera-bera eta Zuazo daude lehen mailan, eta hurrengo urterako igo berri den Zarautz.Euskal herrian jokalari profesional asko egon dira, baina baita ere mundu mailan onenetakoen artean kokatuta dauden jokalariak ere, eta horren adibide garbia dira gaur egun jokatzen jarraitzen duten, biata selekzio nazionalean ere, Julen Aguinagalde eta Eli Pinedo.
Aipatzekoa ere da, gaur egun Kriketa pixkanaka zabaltzen ari dela. Orain arte ezagutzen ez zen kirola zen, vaina inmigrazioa dela eta azken urte hauetan gero eta arruntagoa da gure hirietan kriketa prakikatzen duen jendea ikustea.
|